Herri Kirolak Urbilen
Apirilaren 6an, larunbata, 18:00etan, zatoz Urbilera ekitaldi tradizional batez gozatzera, gure kulturaren hoberena: Herri Kirolen erakustaldia.
Ekitaldia Zentroko Elkargunean izango da eta ordubete inguru iraungo du. Bertan, modalitate ezberdinetako Herri Kirolen erakustaldiaz gozatu ahal izango dugu, enbor-ebaketatik harrijasoketara.
Parte hartzaileak Inaxio Perurena eta Udane Ostolaza harri-jasotzaileak, eta Eneko Saralegi eta Oihana Fernández de Barrena aizkolariak izango dira.
Aizkolariek egingo dituzten frogak honako hauek dira:
-
Egurra ebakiko dute ahalik eta aizkorada gutxien eginez eta aizkorakada gutxien egiten dituenak irabaziko du.
-
Azkartasunezko ebakidura. Egurra ebakiko dute ahalik eta denbora gutxienean.
-
Tamaina handiko enbor mozketa. Bi aizkolariek batera jardungo dute eta bere enborrarekin lehenengo amaitzen duenak irabaziko du.
Aizkolaritza frogak, harri jasoketarekin tartekatuko dira. Inaxio Perurenak 200k, 250k eta 280k pisuko harriak (200k-ko harria esku bakar bat erabiliz), eta 111k-ko esferikoa jasoko ditu.
Trikitilariek eta dantzariek girotuko dute jardunaldia eta ekitaldiaren gidaria Julian Iantzi izango da. Gainera, sagardorik onena dastatzeko aukera izango duzu, Saizar Sagardotegiaren eskutik.
Ezin duzu galdu ikuskizun hau. Urbilen itxarongo zaitugu!
Urbilek tokiko kultura babesten du
Ez da lehen aldia Urbilek Herri Kirolen erakustaldi bat antolatzen duena, ekitaldi tradizionala eta beti bisitari asko hartzen dituena.
Urbil beti arduratu izan da Gipuzkoako gizarteaz eta euskal kultura eta balioez, baita euskal ohiturak eta tradizioak zabaltzeaz ere. Kasu honetan, Herri Kirolen kultura zabaltzeko asmoz, Zentroak beste behin ere ekitaldi kultural hau antolatu du, euskal kulturarekin duen konpromisoa indartuz.
Horrela, Urbilen gure Kompromiso Urbil proiektua indartzen jarraitzen dugu, NBEren Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarritua, non ardatz nagusietako bat tokiko kulturari, euskarari eta inguruko eragileei laguntzea den.
Urtez urte, Urbilek ingurumenarekiko, Gipuzkoako gizartearekiko, eta euskal kultura eta balioekiko duen kezkak, bere DNAren zati garrantzitsu bat betetzen duela erakusten jarraitzen du.