ELIKAGAI BILKETA HANDIA
Konpromiso Urbil proiektuaren baitan, Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin bat egin dugu berriro ere, kolektibo behartsuenen beharrak arintzeko asmoz elikagai-bilketa bat eginez.
Azaroaren 22an eta 23an, Eroski Hipermerkatuko kutxa-lerroaren aurrean
Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren Elikagaien Bilketa Handia azaroaren 22an eta 23an izango da. Behar gehien duten pertsonei laguntzeko elikagaiak biltzeko kanpaina solidario berri bat da.
Urbiletik azaroaren 22an eta 23an Eroski Urbil Hipermerkatuko kutxa-lerroaren aurrean kokatuta egongo den elikagaiak biltzeko gunera gerturatzera animatzen zaitugu. Lagundu ezazu, ahal duzun neurrian, premia handiko produktuak emanez behar gehien duten pertsonei. Gipuzkoako Elikagaien Bankua arduratuko da produktuak jasotzeaz eta gehien behar dutenei emateaz.
Zein motatako elikagaiak ekar daitezke?
Premiazko produktuak behar dira, baina elikagai bilketa honetako lehentasunak honakoak dira:
- Azukrea
- Kakao-hautsa
- Olioa eta kontserbak
- Haurrentzat elikagaiak
- Pixoihalak
- Gailetak
* Elikagai galkorrak eta edari alkoholdunak saihestea eskatzen da.
Urbil Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin
Elikagaien Bankuak jasotzen dituen janari eskaera guztiei erantzuteko zailtasunak dituenez, Urbiletik gipuzkoar guztiak animatu nahi ditugu elikagai-bilketan parte hartzera. Horretarako, Gipuzkoako Elikagaien Bankuko boluntarioak izango dira bertan. Ekimen honetan premia handiko produktuak emanez lagundu dezaketen pertsona guztien eskuzabaltasun eta elkartasuna eskertzen dugu.
Gipuzkoako Elikagaien Bankua 1997an sortu zen gutxien duten pertsonen elikagai beharrei erantzuteko eta elikagaien galera eta xahuketa prebenitzeko. Elkarteak, irabazi-asmorik gabekoa dena, goseari, pobreziari eta elikagaiak alferrik galtzeari aurre egiteko lan egiten du, hauek aprobetxatuz eta premia handiena duten pertsonen artean banatuz.
Horrela, Urbilek bere ingurune hurbileko hainbat erakunderekin duen konpromiso-lanarekin jarraitzen du, oraingo honetan Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin bat eginez behar gehien duten pertsonei laguntzeko eta, horrela, desberdintasunak murrizteko bere konpromisoa indartuz.
Konpromiso Urbil proiektuaren baitan kokatutako ekintza berri bat da, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarrituta dagoena.