Urbil Euskaraldiarekin

Urbil Euskaraldiarekin
Jatorria-ren helburuak
Kalitatezko hezkuntza
Desberdintasunak murriztea
Helburuak lortzeko aliantzak
2022/11/18 - 11:00

Aurten ere, Urbilen Euskaraldia ekimenarekin bat egiten dugu, 2018an lehen edizioan eta 2020an bigarren edizioan egin genuen bezala. Euskaraldiaren hirugarren edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo da, "Hitzez ekiteko garaia" lelopean, eta Urbilen berriro ere ekimen honetara batzen gara, euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. 

 

Zer da Euskaraldia?

Euskaraldia Euskal Herri osoan garatzen den ariketa sozial masiboa da. Helburua euskara ulertzen duten hiztunen artean hizkuntza ohiturak aldatzea da, eta horrela, euskararen erabilera handitzea.

Euskaraldiaren lehen edizioan, 2018an, fokua alderdi indibidualenean jarri zen nagusiki, eta milaka pertsonek parte hartu zuten ahobizi (ulertzen duten guztiei euskeraz egiten die) eta belarriprest (euskara ulertzen du eta euskaraz egitea eskatzen du) rolekin.

Bigarren edizioan, "Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan" lelopean, eta gure egunerokotasunean euskararen erabileran pausu bat gehiago emateko helburuarekin, bi modutan hartu zitekeen parte: lehenengo edizioan bezala aipatutako rolen bidez banaka parte hartzeaz gain, bigarren edizioan taldean ere parte hartu zuten era guztietako entitateek, hizkuntza-ohitura horiek beren espazioetan aldatzeko helburuarekin. Aldez aurretik izena eman zuten entitateek, Urbilen kasuan bezala, Ariguneak deitu zutenaren bidez parte hartu zuten, hain zuzen ere, euskararen erabilerarako gune babestuen bidez.

 

Urbilek entitate gisa hartuko du parte Euskaraldia 2022an

Euskaraldiaren hirugarren edizioa 15 egunez ospatuko da, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Urbilen ekimenarekin bat egiten dugu beste behin ere, eta ariketa sozial honetan parte hartzera animatzen dugu. Euskaraldiaren webgunean izena eman dezakezu eta ondoren, identikazio-txapa jaso beharko duzu.

15 egun horietan, Euskaraldiaren webgunean ahobizi edo belarriprest rolekin izena eman duten guztiek, aukeratutako rolaren identifikazio-txapa jarriko dute, eta ariketa sozial hau egingo dute, beren gain hartzen duten rolaren araberako hizkuntza-portaera izanik.

Gainera, duela bi urte bezala, aurten ere Urbilek entitate gisa hartuko du parte Euskaraldian. Gure Bezeroenganako Arreta Gunea, une oro herritarrekin harremanetan dagoena, Arigune gisa definitu dugu. Une oro euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen duen gunea da, eta ahobizi eta belarriprest moduan parte hartzen badugu ere, modu kolektiboan egingo dugu ariketa Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan. 

 

Urbilek euskararen erabilera sustatzen duten kanpainetan parte hartu du azken urteotan, eta oraingoan Euskaraldia ekimena babestu nahi izan du beste behin. Horrela, Urbilen gure Origen-Jatorria proiektua indartzen jarraitzen dugu, NBEren Garapen Jasangarriko 17 Helburuetan oinarritua, non ardatz nagusietako bat tokiko kultura, euskara eta inguruko eragileei laguntzea den.

Urbil Euskaraldiarekin