Emakumeen Nazioarteko Eguna Urbilen

Emakumeen Nazioarteko Eguna Urbilen
Jatorria-ren helburuak
Genero-berdintasuna
2024/03/08 - 10:00

Urbilen genero-berdintasuna bultzatzen dugu, eta horregatik, aurten ere bat egiten dugu Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, berdintasunarekin dugun konpromisoan.

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna da, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1975.urtean izendatutakoa, gizarteko arlo guztietan berdintasunaren, emakumeen parte hartzearen eta ahalduntzearen alde egiteko. Genero-berdintasuna aldarrikatzeko eta gizartean eskubide-berdintasuna lortzeko borrokarako eguna da. 

Martxoaren 8a mundu mailan ezaguna den data da, emakumeen eskubideen eta aukera berdintasunaren alde egiten delako. 8M mugimenduak urtez urte indar gehiago lortu du. Elkarteak, fundazioak, GKEak eta orokorrean emakumeak elkarlanean dihardute jazarpenak, genero-indarkeria, soldata-arrakala eta mota guztietako desberdintasunak errotik suntsitzeko. Finean, emakumeen eskubideen alde egin eta berdintasuna aldarrikatzeko jardunaldia da.

 

2024ko Emakumeen Nazioarteko Eguna

2024ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren leloa honako hau da: "Emakumeetan inbertitu: aurrerapena bizkortu". 2030erako genero-berdintasuna lortzeko finantziaketa falta nabarmenari buruz hausnartzea da kontua.

 

Emakumeen Nazioarteko Eguna Urbilen

Urbil merkataritza-gunean bat egiten dugu Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, gure Konpromiso Urbil proiektuaren babespean, zein NBE-ren Garapen Jasangarriko 17 Helburuetan (GJH) oinarritzen den. Proiektu honen bidez, Urbilek 70 ekimen jasangarri baino gehiago gauzatzeko konpromisoa hartu du, ingurunean aldaketa jasangarria, soziala, ingurumenekoa eta eta ekonomikoa sustatzeko helburuarekin. Proiektu honek zentro gisa hobetzen gaitu eta pertsonengan eta ingurunean jartzen du fokua.  

Gaur egun, Urbilgo langileen %80 emakumeak dira. Urbilek genero-berdintasuna bultzatzen du eta bere egiten ditu Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren 5. Helburuaren (genero-berdintasuna) erronkak. Harrotasunez ospatzen dugu egun hau, aldaketarako eta hobekuntzarako bide beretik jarraitzeko.