AEG IKASTETXEAREN JANTZIEN ERAKUSKETA

AEG Ikastetxearen jantzien erakusketa
Jatorria-ren helburuak
Hiri eta komunitate jasangarriak
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Klimaren aldeko ekintza
Helburuak lortzeko aliantzak
2023/05/12 - 10:00

Urbilen maiatzaren 17an ospatzen den Birziklapenaren Nazioarteko Eguna erakusketa berezi batekin ospatu nahi dugu. Maiatzaren 12tik 22ra, AEG Berrikuntza Profesionalaren Eskolako Patroigintza eta Modako 2. mailako ikasleek egindako jantzien erakusketa bisitatzera etortzera gonbidatzen zaitugu, Urbilen, Upcycling kanpainan, erabilitako arropa biltzeari esker, ondoren birziklatzeko helburuarekin.

Zentroko moda-gunean dagoen erakusketan, aipatutako ikasturteko 15 ikasleek egindako 7 jantzi ikusi ahal izango dira. Hauek Battera bilduma aurkezten dute, Yayoi Kusama artista japoniarra inspirazio nagusi dutela.

Ikasle hauek herritarrek Urbilgo Upcycling edukiontzian utzitako arropari bigarren bizitza bat ematea lortu dute. Hondakinak baliabide bihurtu dituzte, kontsumo eta ekoizpen jasangarria sustatzeko helburuarekin. Hain zuzen ere, hauek 2030 agendarekin lerrokatutako helburuak dira.

Proiektu honek, bereziki, osasun mentaleko gaixotasunen aurrean Berdintasuna eta Kontzientziazioa azpimarratzen ditu. Bere estetikan, forma zirkularrak (Kusamaren obretan ohikoa den elementua), kolore bibratzaileak eta japoniar kulturaren patroigintza dira nagusi, lehen aipatutako artistaren sorterria.

Erakusketan ikusi ahal izango diren 7 jantziak honako hauek dira: kapa margotua konjuntoa, globo soinekoa, olagarro/kalabaza formako berokia, konjunto zuria orban beltzekin, orban gorrien soinekoa, Patchwork soinekoa eta kapa/egitura konjuntoa.

 

Urbilek ekonomia zirkularraren aldeko apustua egin du

Bi urtez jarraian, 2021ean eta 2022an, Urbilek Upcycling proiektua hartu du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak sustatutako ekimena, Gipuzkoan moda jasangarriaren tokiko fabrikazioa sustatzeko helburuarekin. Arropa birziklagarriaren edukiontzi bat da, non bisitariek jada erabiltzen ez zuten arropa edo ehun-materiala utzi ahal izan zuten, ondoren birziklatzeko eta berrerabiltzeko, eta, horrela, bigarren bizitza bat emanez jantzi eta ehun horiei.

Erabilitako arroparen bilketa horren emaitza AEG Berrikuntza Profesionalaren Eskolako Patroigintza eta Modako 2. mailako ikasleek egindako piezak dira, Urbilgo erakusketan ikus daitezkeenak.

Urbilek ekonomia zirkularraren aldeko apustua egiten eta eskualdean moda jasangarria sustatuz jarraitzen du. Jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzen duten eta gure ingurunea inplikatzen duten kanpainetan parte hartzea Urbilen DNAren parte da.

Horrela, Urbilek bere inguruko erakundeekin lan egiten jarratizen du kudeaketa arduratsu eta jasangarrian, eta kasu honetan, ekonomia zirkularrarekin elkarlanean ari da, bere Origen-Jatorria jasangarritasun-proiektuaren barruan, Nazio Batuen Garapen Jasangarriko 17 Helburuetan (GJH) oinarritua dagoena.