Konpromiso Urbil Ekimenak
Inauguratu zenetik, Urbil bere inguruarekin konprometitua egon da, gizarte erantzukizun korporatiboko hainbat ekimen garatuz. Bere #UrbilKonpromisoa proiektua gizarte kohesionatuagoa sortzeaz arduratu da beti, genero-berdintasunaren, gizarteratzearen, elkartasunaren eta ingurumenaren bidez. Gainera, Urbil beti egon da euskararekin, kulturarekin eta kirolarekin konprometituta.
2021eko martxoan, Urbilek bere proiektuaren irismena zabaldu zuen, bere konpromisoan urrats berri bat ematez, Jatorria abiaraziz. Jatorria-k, aurreko konpromisoez gain, jasangarritasun-proiektu zabalago bat hartu du barne, NBEk planteatutako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarritua.
Urbilek hainbat ekimen garatzen jarraitzen du bere jasangarritasun-proiektuaren bidez, 2023tik Konpromiso Urbil izenekoa.
Ezagutu zentroak helburu horietako bakoitzerako garatutako jarduerak.
Urbil Lurraren Egunaren alde
Apirilaren 22an Lurraren Eguna ospatzen da, eta Urbilen bat egiten dugu ospakizunarekin, ingurumenaren gaiarekin oso konprometituta baikaude.
Urbilek Azterkosta babesten du, Ingurumen Hezkuntzako programa
2020/10/13 - 2020/10/27
#UrbilKonpromisoa proiektuaren baitan, ingurumen ardatzaren barruan, Urbilek gure gertuko ingurunearen ekimen berri bat babesten du: AZTERKOSTA.