Urbilek Azterkosta babesten du, Ingurumen Hezkuntzako programa
#UrbilKonpromisoa proiektuaren baitan, ingurumen ardatzaren barruan, Urbilek gure gertuko ingurunearen ekimen berri bat babesten du: AZTERKOSTA. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak sustatutako Ingurumen Hezkuntzako programa da, "AZTERTU" programaren parte dena.
AZTERKOSTA-ren helburua herritarrak kostaldeko ingurumen balioez kontzientziatzea da, baita bertako baliabide ekologikoak eta ondare kulturala zaindu eta indartzea ere.
AZTERKOSTA erakusketa: Itsasoaren sekretuak
Ekimen honi esker, urriaren 13tik 27ra bitartean Urbilen izango da ikusgai Azterkosta erakusketa, eta bertan itsasoaren sekretuak azaltzen dira. Erakusketako 13 panelek hainbat gai jorratzen dituzte: itsasoarekin lotutako historia eta kultura, itsas ekosistemak, bizitzaren bilakaera, etorkizuneko ingurumen erronkak eta abar.