Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna Urbilen
Urbilek bat egiten du aurten ere Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunarekin. Urtero, otsailaren otsailaren 4an, Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta honen helburua herritar guztiak sentsibilizatzea da, gaixotasun honek gizartean duen garrantziaren inguruan, baita honen prebentzioan eta kontrolean aurrera egiteko beharraren inguruan ere.
Urtero gizarte osoari zuzendutako hainbat ekintza egiten dira, gaixotasun honi buruzko kontzientzia sortzen jarraitzeko. Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunean puxikak, zapiak eta eskumuturrekoak doan jarri ditugu bezeroen eskura, Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna ikusarazteko eta inoiz baino gehiago indarrak batuz.
Urbil Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearekin
Urbilek aspalditik babesten eta zabaltzen ditu Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak abian jarritako kanpainak, minbiziaren prebentzioan eta kontrolean aurrera egiteko bat eginez, gizartea kontzientziatzeko eta mobIlizatzeko helburuarekin.
Nabarmentzekoa da Urbilek Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearekin duen lankidetza-hitzarmena urtebetez berritu duela, bere Jatorria jasangarritasun-proiektuaren esparruan. Urtean zehar, Urbilek Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearen kanpainekin bat egingo du, elkartearen jarduera zabaltzeko helburuarekin. Hitzarmen berri honek elkarteari laguntzeko hainbat ekintza biltzen ditu, minbiziari buruzko prebentzioan, informazioan eta kontzientziazioan eragiteko, baita gaixotasun honek jotako pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko ere.
Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna
Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna otsailaren 4an ospatzen da urtero. Minbizia lehen mailako osasun-arazoa da; izan ere, hiru gizonetik batek eta lau emakumetik batek, gutxi gorabehera, minbizia izango dute bizitzako uneren batean.
Ikerketaren emaitza diren zientzialari eta teknologikoen aurrerapenei esker, gero eta sendaketa gehiago daude eta tumore nagusien biziraupena gero eta handiagoa da. Nolanahi ere, gizarte osoari eragiten dion gaia da, eta, horregatik, oso garrantzitsua da gaixotasun hau prebenitzeko eta kontrolatzeko kontzientzia hartzea.
Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna Urbilen
Bere konpromisoaren erakusgarri, Urbilek gune berezi bat jarri du Bezeroenganako Arreta Gunean, puxika, zapi eta eskumuturreko solidarioekin, bezeroen eskura erabat doan.
Horrela, Urbilek bere ingurune hurbileko hainbat erakunderekin hartutako konpromisoari jarraipena ematen dio, NBE-ren Garapen Jasangarriko Helburuetan (GJH) oinarritutako Jatorria proiektuaren bidez. Urtez urte ingurumenarekiko, Gipuzkoako gizartearekiko, eta kultura eta ohitura euskaldunekiko duen ardurak bere DNA-ren zati handi bat betetzen duela erakusten jarraitzen du.