Urbil Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarte Egunera batzen da

URBIL BULARREKO MINBIZIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNERA BATZEN DA
Jatorria-ren helburuak
Osasuna eta ongizatea
2019/10/09 - 14:14

Urbil, bere urbileko #Urbilkonpromisoa proiektuaren barruan, bularreko minbizia prebenitzeko helburuarekin,  minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearekin hitzarmena sinatu zuen uztailean, bien artean kolaboratzeko aukerarekin eta bertako kanpainiak eta aktibitateak zabaltzeko.

Urte honetan ezarriko diren aktibitateen artean hauek aurki daitezke:

  • Uztailaren 1etik 15era ’Nire errealitatera hurbildu, nire emozioez ohartu’’ izan zen esposizioan minbizia duten pertsonak eta familiarren bizitza isladatu zen panel batzuen bitartez.
  • Gainera, hitzarmen honen bitartez, Urbil-ek AECC Gipuzkoa Erronka zabaltzeari laguntzen dio. Horretaz gain, 160.000 euro izateko helburua du urtebetearen bukaera baino lehen inmunoterapiaren ikerketan inbertitzeko.
  • Bestalde, Urbil-ek "Zure osasuna lehenbizikoa da’’ izeneko Newsletterra bidaliko die langile guztiei. Bertan, osasunerako indikazio batzuk izendatuko dira minbizia prebenitzeko.

Horretaz gain, hitzarmen hau azaroaren 19an ospatuko da eta Urbil bertara batuko da Bularreko minbiziaren kanpaina berezia ospatzeko. Bisitariak bertara batu ahal izango dira pultsera, begizta edota zapi bat hartzeko bezeroenganako arreta gunean.  

Anima zaitezte parte hartzera!