Euskotren Ligako eta Kontxako Banderaren txapeldunak Urbilen
Orioko arraunlari neskak ospakizunetan dabiltza egun hauetan: Arrazoia? XI Euskotren Traineru Liga irabazi dute. Zenbakiek dena esaten dute: 14 jardunaldi, 12 bandera lehian eta 11 irabaziak. Puntuei dagokionez, neskek errekorra lortu dute: 55 puntu 56 posibleetatik. Horrela, Oriok lehenengo aldiz lortu du Euskotren Koroa. Orain, munduko ilusio guztiarekin, Donostiako Kontxako Banderako estropadak prestatzen ari dira.
Hau guztia taldeari esker izan da: 2 patroi (Nadeth Agirre eta Libana Taboada) eta 18 arraunlari (Viky Piñeiro, Amets Aranguren, Ohiane Iraola, Izaro Etxaniz, Leire Garate, Maialen Aizpuru, Laida Arruti, Leire Alcala, Olatz Agirregabiria, Itxaso Azkonobieta, Leire Arriola, Udane Hoyos, Nerea Badiola, Amaia Galdos, Garazi Oliden, Sandra Piñeiro, Itziar Olasagasti eta Olatz Ortega). Entrenatzailea eta laguntzailea Xanti Zabaleta eta Juan Antonio Erkizia dira. Prestatzaile fisikoa, berriz, Rafa Gzlez.Txabarri.
URBIL-etik Orioko arraunlariei zorionak esan nahi diegu eta gurekin Urbilen ospatu zuten momentua gogoratzen dugu.
Zorionak!