Bertso saioak Urbilen
Hurrengo bi larunbatetan (otsailak 1 eta 8) bertso erakustaldia izango dugu Urbilen, bertako bisitari eta bertsozaleen gozamenerako.
Bi emanaldiak arratsaldeko 18:30etan izango dira Urbileko elkargunean, bakoitzak ordubete inguruko iraupena izango du eta egun bakoitzean bi bertsolari izango dira: otsailaren 1ean Maialen Akizu eta Xebastian Lizaso arituko dira eta 8an Andoni Egaña eta Aitor Mendiluzeren txanda izango da. Erakustaldiak aurkezteaz eta zuzentzeaz Jon Zaldua arduratuko da.
Ekitaldi horiek 2019ko azaroan Bertsozale Elkarteak sortutako Lanku enpresarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker ospatzen dira, Gipuzkoako lurraldean bertsolaritzaren jarduera bultzatzeko helburuarekin. Ildo horretan, Urbilek kulturarekin eta euskararekin duen konpromisoa indartu du, #UrbilKonpromisoa gizarte-erantzukizun korporatiboko proiektuaren esparruan. Proiektu horrek, gainera, hainbat jarduera-eremu jorratzen ditu, hala nola kirola, gizarteratzea, osasuna eta adimen-urritasuna eta ingurumena.