URBILEN APP-EKO DESKONTU-KUPOIAK AKTIBATZEKO SISTEMA BERRIA

Urbilen App-eko deskontu-kupoiak aktibatzeko sistema berria
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2024/10/04 - 12:00

Urbilen App-eko deskontu-kupoi esklusiboak Zentroko establezimenduetan trukatzeko sistema berri bat jarri dugula martxan kontatu nahi dizugu. Eta, gainera, euren diseinua eguneratu dugu!

Ez ahaztu Urbil Klubeko kide izateak bere abantailak dituela.

 

Nola gozatu deskontu esklusiboez?

Hemendik aurrera, kupoiek QR bidezko balidazio-sistema bat dute. Nola funtzionatzen du? Establezimenduan zaudenean eta zure deskontua erabili nahi duzunean:

  1. Abisatu langileei Urbilen aplikazioko zure sustapena erabili nahi duzula.

  2. Bilatu lokalaren deskontu-kupoia App-eko "Sustapen esklusiboak" atalean, eta eman "Aktibatu" botoiari.

  3. Ondoren, sakatu "Eskaneatu" botoia eta irakurgailu bat irekiko da lokalean eskainiko dizuten QR kodea eskaneatu ahal izateko.

  4. Eta listo! Deskontua aktibatuta.

 

Zuzeneko aurrezkia deskontu-kupoiekin

Urbilera etorri aurretik, edo hemen zaudenean, kontsultatu App-eko "Sustapen esklusiboak" atala, zuretzat ditugun sustapen guztien berri izateko. Deskontu-kupoi esklusibo bat aktibatzen duzun bakoitzean, aurrezki zuzena duzu!

Ohitu zaitez gure kupoiak erabiltzera eta aurreztu mokotxo bat erosketak egitera etortzen zaren bakoitzean. Atera ahalik eta etekinik handiena Urbilen zure aplikazioari eta aurreztu!