URBILEK KAFE BATERA GONBIDATZEN ZAITU KORNEER CAFÉ-N
Urbilera etorri zara JYSK ezagutzera, Urbilgo altzari- eta dekorazio-denda berria... eta pilak kargatu behar dituzu erosketak egin ondoren? Urbilen une atsegin batez gozatzea nahi dugu zentrora etortzen zarenean eta, horregatik, kafe batera gonbidatzen zaitugu atseden pixka bat har dezazun!
Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra, astelehenetik ostegunera (jaiegunak izan ezik), JYSK Urbilen egiten dituzun erosketek saria izango dute: kafe bat doan Korneer Café-n!
Nola lortu doan kafe bat Korneer Café-n?
1.- Astelehenetik ostegunera (jaiegunak izan ezik), 14:00etatik 17:00etara, JYSK Urbilen erosketa egitean, ordu tarte horretan lehen 50 bezeroen artean bazaude, ordainketa-kutxan txartel bat emango dizute egun horretan bertan Korneer Café-n kafe bategatik trukatzeko.
2.- Jarraian, erakutsi txartela Korneer Café Urbilen eta barran kafe bat zerbitzatuko dizute. Txartela jaso den egunean bertan trukatu behar da, 14:00etatik 17:00etara.
* Baldintzak:
-
JYSK Urbilen, egunero, astelehenetik ostegunera, 14:00etatik 17:00etara, 50 txartel banatuko dizkiete dendan ordu tarte horretan erosketak egiten dituzten lehen bezeroei. Txartelak agortu arte.
-
Txartela Korneer Café Urbilen trukatu ahal izango da, jaso den egun berean bakarrik, barran kafe batengatik, 14:00etatik 17:00etara.
-
Txartela kafe batengatik bakarrik trukatu ahal izango da (kafe hutsa, esnearekin, ebakia, etab.). Ez dira sustapenean sartzen infusioak, Cola Cao, etab.
Sustapenaren iraupena:
2023ko martxoaren 20tik maiatzaren 31ra, astelehenetik ostegunera bakarrik, 14:00etatik 17:00etara. Jaiegunetan izan ezik (apirilaren 6an eta 10ean eta maiatzaren 1ean).
Sariak:
Sustapenak irauten duen bitartean, astelehenetik ostegunera (jaiegunak izan ezik), 14:00etatik 17:00etara, egunero 50 kafe oparituko ditugu. Guztira, 2.000 kafe oparituko ditugu Korneer Cafe-n.
ANTOLATZAILEA:
Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.