SAN VALENTIN-EKO OPARIAK ETA SUSTAPENAK

Ostiral honetan, otsailak 14, San Valentin eguna da! Eta egun berezi honetan Urbilen zain izango duzun guztia kontatu nahi dizugu: opariak, sustapen esklusiboak gure dendetan, eta askoz gehiago!
Bonboiak oparituko ditugu (AGORTUTA)
Urbilen gurekin partekatzen duzun une bakoitza baloratzen dugu. Eta San Valentin dela eta, opari bat dugu zuretzat.
Ostiral honetan, otsailaren 14an (edo izakinak amaitu arte), bonboi-kaxa bat oparituko dizugu! Hau jasotzeko, Bezeroenganako Arreta Gunera hurbildu beharko duzu bere funtzionamendu ordutegiaren barruan, Urbilen doako App-arekin, eta egun horretan App-ean ikusiko duzun kupoia aktibatu.
500 kaxa ditugu banatzeko, ez zaitez zurea gabe geratu!
Nola jaso bonboi-kaxa bat?
Zure bonboi-kaxa doan jasotzeko, jarraitu urrats erraz hauek:
1.- Oraindik ez baduzu, deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.
2.- Hurbildu zaitez Bezeroenganako Arreta Gunera, bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan: 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era.
3.- Sartu Urbilen App-ean eta "Sustapen esklusiboak" atalera jo.
4.- "Zozketak eta sustapenak" atalean sartu.
5.- Aktibatu OPARIAREN kupoia Bezeroenganako Arreta Gunean eskainiko dizuten QR kodea eskaneatuz. Nola egin behar duzun azalduko dizugu:
-
Sakatu sustapenaren kupoian eta jarraian, sakatu "Nahi dut!" botoia.
-
Ondoren, sakatu "Eskaneatu" botoia eta irakurgailu bat irekiko da eskainiko dizuten QR kodea eskaneatu ahal izateko.
-
Jarri kamera QR kodearen aurrean, eta botoian klik egitean, eskaneatzea automatikoki egingo da.
6.- Eta listo! Jaso doan zure bonboi-kaxa.
* Bonboi-kaxa bat emango dugu bere App-arekin pertsonalki bertaratzen den bazkide bakoitzeko (izakinak amaitu arte).
Opariak eta deskontu esklusiboak gure dendetan Urbilen App-arekin
Gainera, San Valentin honetan, Urbilen App-arekin, hainbat sustapen esklusiboz gozatu ahal izango duzu gure lokal batzuetan.
Malie Estetika Avanzada
Urbilen App-arekin bonboi-kaxa jasotzen duten bazkideentzat opari esklusiboa. Bonboi-kaxaren opari-kupoia aktibatzen duzunean, automatikoki Malie Estética Avanzada-ren opari-kupoi bat agertuko zaizu App-eko "Sustapen esklusiboak" atalean.
Besaperako edo izterrondorako laser-saio bat edo 70€-tan baloratutako aurpegirako edo gorputzerako tratamendu bat aukeratu ahal izango duzu opari.
Ezinbestekoa izango da otsailaren 14an (ostirala) edo 15ean (larunbata), Urbilen App-eko opari-kupoiarekin Malie Estética Avanzada-ra joatea eta momentuan lokalean aktibatzea hitzordua eskatzeko.
Jean Louis David
Zatoz zure bikotekidearekin otsailaren 14an, ostirala, Jean Louis David-era eta JLD Kera Molekular Erritual + orrazkera baten zerbitzuagatik, zure bikotekideak ile-mozketa doan izango du. Kera Molecular prozesu kimikoek eragindako kalteetatik ilea babesten duen eta keratina-kateak berreraikitzen dituen tratamendu bat da. Konponketa sakona eta emaitza ikusgarriak.
Ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua erreserbatzea 943 36 08 17 telefonora deituz eta Urbilen App-eko San Valentin sustapenerako dela zehaztuz. Edukiera bete arte.
Erreserba egin ondoren, otsailaren 14an (ostirala) sustapenaz gozatzera joaten zarenean, Urbilen App-ean ikusiko duzun kupoia aktibatu besterik ez duzu egin beharko Jean Louis David-en.
Yves Rocher (AGORTUTA)
Otsailaren 14an, ostirala, zatoz Yves Rocher-era eta jaso zure oparia Urbilen App-arekin: betile-maskara bat eta begietako makillajea kentzeko produktua opari, eta, gainera, azalaren diagnostiko pertsonalizatua doan.
Unitate mugatuak (izakinak amaitu arte). Zure oparia jasotzeko, Urbilen App-ean ikusiko duzun kupoia aktibatu besterik ez duzu egin beharko Yves Rocher-en.
Oro Vivo
Zatoz Oro Vivo-ra eta aprobetxatu %20ko deskontua dendako edozein produktutan San Valentin astean (ezin zaie beste eskaintza batzuei gehitu). "OV Klub"-eko kide ere izan beharko da.
Deskontu honetaz gozatzeko, Urbilen App-ean ikusiko duzun kupoia aktibatu besterik ez duzu egin beharko Oro Vivo-n.
San Valentin-en sustapen berezi gehiago gure dendetan
Gainera, gure operadore batzuek deskontu bereziak izango dituzte San Valentinen! Hona hemen horietako batzuk:
-
Yves Rocher: 2x1 makillajean, aurpegiko tratamenduetan, lurrinetan eta gorputzeko tratamenduetan.
-
Malie Estética Avanzada: 3x1 laser-saioko bonuetan.
-
KIKO Milano: Makillaje dardarti eta koloretsuaren bilduma berezia San Valentinerako.
-
Oro Vivo: %70erainoko deskontua hautatutako artikuluetan.
-
Tezenis: 3x2 bularretakoetan eta kulero-sortak sustapenean.
-
Calzedonia: Pantietan, 3. unitatea %50eko deskontuarekin.
-
Women'secret: Bilduma Berrian %14 gehiago otsailaren 14an bakarrik.
-
La Casa de las Carcasas: %50 entzungailuetan.
-
Game: "Bikote perfektua", San Valentin berezia, Game-en.
San Valentinerako oparien ideiak
Azkenik, ideia batzuk emango dizkizugu zure bikotekidea harritzeko edo hainbeste denbora zain daramazun kapritxo hori emateko. Zaintza pertsonala, bitxi bat edo erloju bat... edo afari erromantiko bat eta zinema birentzat?
Erlaxatzea eta edertasuna
Edertasun-produktuak eta -zerbitzuak oparitzea ongizatean inbertitzeko modurik onenetako bat da. Kremak, olio esentzialak, tratamendu estetikoak... nori ez zaizkio gustatzen?
Urbilen askotariko aukerak dituzu edertasun-produkturik onenak aurkitzeko: Yves Rocher-en kosmetiko-sorta bat, KIKO Milano-n makillaje-kit bat edo Arenal-en lurrin bat.
Erlaxatzeko une bat oparitzea nahiago baduzu, zure buruari edo beste bati, aurpegiko edo gorputzeko tratamendu estetiko bat aukera dezakezu Malie Estética Avanzada-n.
Baina ilerako tratamendu bat bilatzen ari bazara, ile-xafla batzuk edo ile-lehorgailu on bat, Jean Louis David-en eta Bob Hairstores-en behar duzun guztia dute.
Eta azken aukera d-uñas-en manikura-saio bat oparitzea da. Ongizatea oparitzeko aukera hauetakoren batek ziur konbentzitu zaitula. Ez da ideia faltagatik izango!
Bitxiak eta erlojuak
Bestalde, zalantzarik gabe, bitxiak dira San Valentinen oparirik ezagunenetako bat. Bitxi bat opari paregabea da, eta beti harritzen da horrekin.
Urbilen bitxi klasikoenetatik erloju bilduma ezberdinetaraino aurki ditzakezu. Oro Vivo eta Time Road dira zure aukerak bitxi berezi hori aurkitzeko.
Afaria + zinema birentzako
Eta San Valentin ospatzeko, zer hobe birentzako afari erromantiko batekin baino! Urbilen gustu guztietarako eskaintza gastronomikoa dugu: Txinparta edo Boulevard jatetxeetako etxeko janari tradizionaletik hasi eta Popeyes, Takuma Sushi edo Nagoya Ramen bezalako nazioarteko proposamenetaraino.
Gainera, Cinesa-n film on batekin errematatu dezakezu plana! Gogorarazten dizugu, Urbilen deskontua duten aisialdi-planak eskaintzen ditugula: gure UrbilBox-ak! Ezagutzen dituzu? OcioPlan afaria + zinema preziorik onenean barne hartzen dituen plana da. Bezeroenganako Arreta Gunean, honen ondoko Totem Elkarreragilean edo gure webgunean eros dezakezu.
Aprobetxatu hau guztia eta askoz gehiago Urbilen. Zain gaituzu!