PERREXILAREN LABORANTZAKO 3 KIT ZOZKATUKO DITUGU
Urbilen zurekin ospatu nahi dugu hondakinak birziklatzeko gure edukiontziko kafe-kapsulen bilketa fruituak ematen ari dela: dagoeneko 563.780 kafe-kapsula (8.054kg) bildu ditugu, 2020ko erdialdean kafe-kapsulak biltzeko zerbitzua ezarri genuenetik, ondoren birziklatzeko asmoz.
Horregatik, gure sare sozialetan, perrexilaren laborantzako 3 kit zozkatuko ditugu, Kafea proiektuari esker elkarrekin birziklatu ditugun kafe-kapsulen material birziklatuarekin eginak. Izan ere, Kafeak bigarren bizitza bat ematen die bildutako kafe-kapsulei, eta ekodiseinuko produktuak egiten ditu kafe-kapsulak eta -hondarrak birziklatzetik lortutako materialarekin: loreontziak, edukiontziak, substratua, paperontziak...
Zozketaren mekanika:
1.- Instagram-eko zozketa: Instagram bitartez, perrexilaren laborantzako kit bat zozkatuko da.
Instagram bitartez parte hartzeko egin beharrekoa:
- Jarraitu Instagram-en Urbil @urbil_cc eta Kafea Eco @kafea.eco.
- "Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.
- Aipatu lagun bat zozketaren post-ean.
2.- Facebook-eko zozketa: Facebook bitartez, perrexilaren laborantzako 2 kit zozkatuko dira.
Facebook bitartez parte hartzeko egin beharrekoa:
- Jarraitu Facebook-en Urbil @urbil eta Kafea Eco @Kafea.eco.
- "Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.
- Aipatu lagun bat zozketaren post-ean.
Bi sare sozialetan parte har dezakezu, irabazle izateko aukerak handitzeko.
Parte hartzeko epea:
2023ko martxoaren 15eko 12:00etatik 2023ko martxoaren 22ko 12:00etara.
Irabazleen jakinarazpena:
Irabazleak 2023ko martxoaren 22an, 14:00etan, jakinaraziko ditugu www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan.
Sariak:
Perrexilaren laborantzako 3 kit, Kafea proiektuari esker elkarrekin birziklatu ditugun kafe-kapsulen material birziklatuarekin eginak. Kafea proiektua aitzindaria da kafe-kapsulen eta -hondarren %100 birziklatzen, ingurumenari arnasa emateko. Loreontzia eta platertxoa kafe-kapsulekin eginda daude, eta substratua, berriz, hondarrekin.
3 irabazle egongo dira: irabazle bat Instagram-eko zozketan eta 2 irabazle Facebook-eko zozketan.
ZOZKETAREN IRABAZLEAK:
Dagoeneko perrexilaren laborantzako 3 kit-en zozketaren irabazleak ditugu!
-
Instagram-eko zozketa: Instagram-eko zozketaren irabazlea @magali_clickeando izan da.
-
Facebook-eko zozketa: Facebook-eko zozketaren irabazleak Laida Eizaguirre Arnadillo eta Cristina Garcia Ancin izan dira.
Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!
SARIA JASOTZEA:
Saria jasotzeko, irabazleek euren NANarekin identifikatu beharko dute Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2023ko apirilaren 22a baino lehen, bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era). Hala ere, produktuaren izaeragatik, saria jasotzera ahalik eta azkarren etortzea gomendatzen dugu.
ANTOLATZAILEA:
Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.
ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK:
PARTE-HARTZAILEAK:
Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK:
Irabazleek euren Instagram-eko eta Facebook-eko erabiltzaile izena URBIL MERKATARITZA-GUNEKO profiletan edo webgunean argitaratzea onartu beharko dute, sustapenaren irabazleen berri emateko. Era berean, beren irudia, saria jasoz, Urbileko webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko baimena eman beharko dute, zentroko jarraitzaileei saria eman dela erakutsi ahal izateko.
INDARGABETZEA:
Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak lehiaketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Instagram-eko eta Facebook-eko profiletan berehala jakinaraziz.
DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK:
Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.
Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen.