LORTU ZURE URBIL POLTSA EKOLOGIKOA DOAN!

Lortu zure Urbil Poltsa ekologikoa doan!
Jatorria-ren helburuak
Hiri eta komunitate jasangarriak
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Klimaren aldeko ekintza
2024/07/04 - 11:00

[SUSTAPENA AMAITUTA]

DAGOENEKO AMAITU DIRA URBIL POLTSA EKOLOGIKOAK.

Hemen dira udako beherapenak! Urbilen erosketak ahalik eta modurik jasangarrienean egitea nahi dugu. Horregatik, 400 Urbil Poltsa ekologiko oparituko ditugu! Abuztuaren 8ra arte (edo izakinak amaitu arte).

 

Beherapen jasangarriez gozatzeko poltsa ekologikoa

Gure Urbil Poltsa oso poltsa praktikoa da, Urbilen egiten dituzun erosketez ahalik eta gehien goza dezazun. Gainera, Urbilen, gure Konpromiso Urbil proiektuaren baitan ingurumena zaintzeko ahalegin guztiak egiten ditugunez, poltsa ekologikoa da! Dena kontatuko dizugu.

Oihalezko poltsa berrerabilgarri bat diseinatu dugu, %100 kotoi birziklatuz egina, erosketak modu jasangarrian egin ditzazun. Poltsa ekologikoa, sendoa eta handia, zure eguneroko erosketetarako osagarri ezin hobea. Baina hondartzako poltsa gisa ere erabil dezakezu! Poltsa praktikoa eta moldakorra, aukera jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena izateaz gain.

Nahi al duzu? Lortu zure Urbil Poltsa erabat doan eta modu esklusiboan Urbilen doako aplikazioarekin eta Zentroan egindako erosketarekin. Zatoz zurearen bila eta gozatu erosketa jasangarriez Urbilen! Aprobetxatu beherapenak eta zaindu planeta gure poltsa ekologikoarekin.

 

Parte hartzeko epea:

2024ko uztailaren 4tik abuztuaren 8ra Bezeroenganako Arreta Gunean bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan: astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era.

 

Nola lortu Urbil Poltsa ekologikoa?

Zure Urbil Poltsa lortzeko, jarraitu urrats erraz hauek:

1.- Deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

2.- Hurbildu zaitez Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunera:

  • Erakutsi Urbil App-eko zure QR identifikazio-kodea.

  • Erakutsi 2024ko uztailaren 4tik abuztuaren 8ra bitartean Urbilgo establezimendu batean egindako erosketa-tiket 1 (tiketa aurkezken den eguna edozein dela ere). Tiketaren gutxieneko zenbatekoa 25€ izango da lokalen kasuan, 50€ Eroski hipermerkatuaren kasuan eta 60€ gasolindegiaren kasuan. 3 aukera hauetako edozein tiketek balio du!

  • Eta listo! Zure Urbil Poltsa emango dizugu.

* Baldintzak:

  • Urbil Poltsa bakarra pertsonako: Urbil Poltsa bakarra emango dugu bere App-arekin eta lehen aipatutako baldintzak betetzen dituen erosketa-tiketarekin pertsonalki bertaratzen den kide bakoitzeko.

  • Ezinbestekoa izango da Urbilen doako App-a mugikorrean deskargatuta izatea.

  • Ezin izango da erosketa-tiketarik pilatu ezarritako gutxieneko zenbatekora iritsi arte. 

  • Tiketa paperean aurkeztu beharko duzu (ez da formatu digitalean onartuko). Beraz, gogoratu kutxan eskatu behar duzula erosketak egiteko unean.

  • Sustapenean parte hartzen den unean bertan itzuliko da erosketa-tiketa.

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.