KIROL-ERLOJU BATEN ZOZKETA

Kirol-erloju baten zozketa
-
Zentrokoak
Local relacionado
2024/08/30 - 14:00

[ZOZKETA AMAITUTA]

Olinpiadak amaitzear daude, baina sorpresa bat dugu zuretzat. Badakigulako zu zaintzea garrantzitsua dela, bizitza aktiboagoa eta osasungarriagoa lortzeko hurrengo urratsa ematera motibatu nahi zaitugu. Eta zer hobeto kirol-erloju bat eskumuturrean duzula baino!

Korrika egitera irtetea gustatzen zaizun horietakoa bazara, zozketa hau gustatuko zaizu! Gure Instagram-eko profilean kirol-erloju bat zozkatuko dugu, entrenatzen duzunerako primeran etorriko zaizuna. Garmin Forerunner 165 Music GPS-a duen running-erako erloju adimenduna da.

 

Zozketaren mekanika:

Gure Instagram-eko profilaren bidez zozketan parte hartzeko mekanika oso erraza da:

  • Instagram-ean jarraitu Urbil @urbil_cc.

  • "Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.

  • Aipatu lagun bat zozketaren post-eko iruzkinetan. Norekin ateratzen zara kirola egitera?

Zenbat eta gehiagotan parte hartu, orduan eta aukera gehiago zozketa irabazteko!

 

Parte hartzeko epea:

2024ko abuztuaren 9ko 12:00etatik 2024ko abuztuaren 30eko 12:00etara.

 

Irabazlearen jakinarazpena:

Irabazlea 2024ko abuztuaren 30an, 14:00etan, jakinaraziko dugu www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan.

7 laneguneko epean irabazlearekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu saria onartzen duela baieztatzeko, zerrendako hurrengo ordezkoari esleituko diogu saria, eta horrela hurrenez hurren.

 

Saria:

Garmin Forerunner 165 Music kirol-erlojua. GPS-a duen running-erako erloju adimenduna da.

 

ZOZKETAREN IRABAZLEA:

Dagoeneko kirol-erlojuaren zozketaren irabazlea daukagu!

Zozketaren irabazlea @kristina_askarai da.

Irabazlearekin harremanetan jartzea lortu ez dugunez, zerrendako hurrengo ordezkoari esleituko diogu saria: @ka_ra_ka.

Zorionak irabazleari, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Saria jasotzeko, irabazleak bere NANarekin identifikatu beharko du Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2024ko irailaren 30a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era).

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK:

PARTE-HARTZAILEAK:

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK:

Irabazleak bere Instagram-eko erabiltzaile izena URBIL MERKATARITZA-GUNEKO profiletan edo webgunean argitaratzea onartu beharko du, sustapenaren irabazlearen berri emateko. Era berean, bere irudia, saria jasoz, Urbilgo webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko baimena eman beharko du, zentroko jarraitzaileei saria eman dela erakutsi ahal izateko. 

INDARGABETZEA:

Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak lehiaketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Instagram-eko profilean berehala jakinaraziz.

DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK:

Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.

 

Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen.