ESKURATU URBILBONOAK, 10€-KO BONOAK 6€-REN TRUKE URBILEN KONTSUMITZEKO
DAGOENEKO AGORTU DIRA URBILBONOAK.
Beherapen hauetan, Urbilek 10€-ko bonoak erosteko aukera ematen dizu 6€-ren truke, merkataritza-guneko dendetan kontsumitzeko. Eskuratu zure URBILBONOAK uztailaren 31a baino lehen (edo izakinak agortu arte) eta erabili itzazu ekainaren 27tik uztailaren 31ra Urbileko dendetan! Ez zaitez gabe gelditu, guztira 2.000 UrbilBono daude eskuragarri!
Zer dira eta nola funtzionatzen dute URBILBONOAK?
UrbilBono bakoitzak 6€-ko salmenta-prezioa izango du bezeroarentzat, eta 10€-ko erosketa-balioa. Hau da, UrbilBono bakoitzak 10€ kontatuko ditu erabiltzen den dendan, eta horietatik zuk 6€ baino ez dituzu jarriko. UrbilBonoek, beraz, %40eko deskontu zuzena dute salmentaren unean, eta denda bakoitzak Beherapenegatik egiten dituen deskontuei metatu ahal zaizkie.
Guztira, kontsumitzaile bakoitzak 2 UrbilBono erosi ahal izango ditu gehienez sustapen osoan zehar: 10€-ko UrbilBono bat edo 10€-ko 2 UrbilBono eskuratu ahal izango dituzu, betiere %40eko deskontuarekin.
- 10€-KO URBILBONO 1
6€ ordaintzen dituzu, baina 10€ dituzu kontsumitzeko.
- 10€-KO 2 URBILBONO
12€ ordaintzen dituzu, baina 20€ dituzu kontsumitzeko.
Noiz erosi URBILBONOAK?
Urbilbonoak erosteko epea 2022ko ekainaren 27tik 2022ko uztailaren 31ra izango da, edo izakinak agortu arte. 2.000 UrbilBono daude guztira, ez zaitez gabe geratu!
Non erosi URBILBONOAK?
1.- Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunean, bere ohiko ordutegiaren barruan: astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara.
2.- Urbileko webgunean. Online erosten baduzu, kode bat jasoko duzu, Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunean, bere ohiko ordutegiaren barruan, bono fisikoengatik trukatzeko.
UrbilBonoak erosi ondoren, ez da itzulketarik onartuko.
*UrbilBonoak erosteko, ezinbestekoa izango da Urbilen doako aplikazioa izatea. Oraindik ez badaukazu, deskargatu ezazu une batean: iOS badaukazu hemen eta Androidentzat hemen.
Noiz eta non erabili daitezke URBILBONOAK?
UrbilBonoak 2022ko ekainaren 27tik uztailaren 31ra erabili ahal izango dira Urbileko ondorengo establezimendu hauetan. Epe hori amaitu ondoren, bonoek ez dute baliorik izango, eta beraz, ezingo dira erabili.
* BALDINTZAK:
- Bezeroak lokalean bono bat erabiltzean kontsumitu behar duen gutxieneko zenbatekoa bono bakoitzean agertzen dena izango da, hau da, 10€, eta balio hori handiagoa izan daiteke (bezeroak establezimenduan ordaindu beharko luke aldea). Beraz, bono indibidual bakoitza erosketa bakarrean agortu beharko da.
- 2 bono erosten badira, erosketa bakarrean edo hainbat erosketa/establezimendutan erabili ahal izango dira. Erosketa bakarrean erabili nahi izanez gero, erosketaren zenbatekoa erabili nahi diren bonoen balioa izan beharko da gutxienez. Hau da, erabili beharreko bonoak bi badira erosketa berean, gutxieneko erosketa 20€-koa izango da. Bonoak ezin dira inoiz eskudiruarekin trukatu. Erosketa bakoitzean 2 UrbilBono erabili ahal izango dira gehienez.
- UrbilBonoak 2022ko ekainaren 27tik 2022ko uztailaren 31ra bitartean bakarrik trukatu ahal izango dira lehen aipatutako establezimenduetan.
ANTOLATZAILEA:
Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.
Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.
Gainera, App-arekin zentroko lokal desberdinetan deskontuak izango dituzula eta zerbitzu esklusiboetarako sarbidea izango duzula esan nahi dizugu. Kontsultatu hemen.