EGIN CHECK-IN ZURE BISITAN ETA SARTU EROSKIREN 50€-KO 12 TXARTELEN ZOZKETAN!

Egin check-in zure bisitan eta irabazi Eroskiren 50€-ko txartela
-
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2024/09/13 - 14:00

[SUSTAPENA AMAITUTA]

Oporretatik itzuli eta hozkailua hutsik aurkitu duzu? Ez kezkatu, berriro betetzen lagunduko dizugu!

Abuztuaren 30etik irailaren 13ra, egin check-in Urbilera egindako bisitan, eta sartu Eroskiren 50€-ko 12 txartelen zozketan!

Bisitatzen gaituzun egun bakoitzean, egin check-in Urbilen doako aplikazioko zure QR identifikazio-kodea eskaneatuz moda-gunean, Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan dagoen gure pantaila interaktiboan. Horrela, automatikoki Eroski hipermerkatuan kontsumitzeko 50€-ko 12 txartelen zozketan sartuko zara!

Egiten duzun check-in berri bakoitza, egun desberdinetan, irabazteko aukera berri bat izango da! Beraz, ez ahaztu bisitatzen gaituzun egun bakoitzean check-in egitea. Irailaren 13an zozketa egingo dugu, abuztuaren 30etik aurrera egindako check-in guztien artean.

 

Nola egin check-in zure bisitan eta parte hartu Eroskiren 50€-ko 12 txartelen zozketan?

Zozketan parte hartzeko, jarraitu ondorengo urratsak:

  1. Deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

  2. Abuztuaren 30etik irailaren 13ra, bisitatzen gaituzun egun bakoitzean, hurbildu zaitez Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan dagoen gure pantaila interaktibora (moda gunea).

  3. Egin check-in pantaila interaktiboan: eskaneatu Urbilen aplikazioko zure QR identifikazio-kodea pantaila interaktiboaren irakurgailuan. Oso erraza da, Urbilen App-eko zure QR kodea irakurgailura hurbildu (15 zm-ko tartea) eta listo.

  4. Automatikoki Eroskiren 50€-ko 12 txartelen zozketan sartuko zara.

Zenbat eta gehiagotan etorri Urbilera eta check-in egin, orduan eta aukera gehiago izango dituzu txartel hauetako bat irabazteko!

 

Sariak:

Eroski hipermerkatuan kontsumitzeko 50€-ko 12 txartel.

 

Parte hartzeko epea:

2024ko abuztuaren 30eko 12:00etatik 2024ko irailaren 13ko 12:00etara.

 

Irabazleen jakinarazpena:

Irabazleak 2024ko irailaren 13an, 14:00etan, jakinaraziko ditugu www.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.

7 laneguneko epean irabazleren batekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu saria onartzen duela baieztatzeko, zerrendako hurrengo ordezkoari esleituko diogu saria, eta horrela hurrenez hurren.

* Gogoan izan, zurekin komunikatu ahal izateko irabazle suertatzen bazara, zure aplikazioko "Nire Profila" atalean baimenak onartuta izan beharko dituzula.

 

ZOZKETAREN IRABAZLEAK:

Dagoeneko Eroskiren 50€-ko 12 txartelen zozketaren irabazleak ditugu!

Zozketaren irabazleak ondorengoak dira:

  • Soraya Esteban (ID: 52750165)
  • Enrique Compains (ID: 59122902)
  • Unai Arregi (ID: 51586813)
  • Eva Sanchez (ID: 55258803)
  • Romina Muguiro (ID: 60609712)
  • Manuel Sanchez (ID: 58829599)
  • Monica Ciapponi (ID: 51613797)
  • Germán Eduardo Higuera Arévalo (ID: 56214465)
  • Raul Barrera (ID: 57883428)
  • Arantxa Ugartemendia (ID: 52898506)
  • Oskar Gonzalez Ramos (ID: 56683500)
  • Rocío Sánchez (ID: 53852709)

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Saria jasotzeko, irabazleek euren NAN-arekin identifikatu beharko dute Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2024ko urriaren 14a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era).

* Irabazleek 50€-ko txartela erabili ahal izango dute Eroskin, saldo hori agortu arte. Txartelek epemuga dute eta ezingo dira 2025/08/27tik aurrera erabili. 

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.