ASMATU ZENBAT PUXIKA DAUDEN BOLAREN BARRUAN ETA IRABAZI KAFE-MAKINA BAT

ASMATU ZENBAT PUXIKA DAUDEN BOLAREN BARRUAN ETA IRABAZI KAFE-MAKINA BAT
-
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2022/03/24 - 12:00

Martxoaren 24tik apirilaren 8ra gerturatu zaitez Urbilera eta behatu ondo Bezeroenganako Arreta Gunearen alboan dagoen bola puzgarria. Barruan zenbat puxika dauden asmatzeko gai al zara? Zifra zehatza asmatzen duen pertsonak edo gehien hurbiltzen denak, baina zenbaki hori pasa gabe, 400€-tan baloratutako Delonghi markako kafe-makina irabaziko du!

Urbilen sortzen ditugun hondakinek ingurumenean duten eraginak arduratzen gaitu. Horregatik, kafe-makina hau bezalako irtenbideen alde egiten dugu; makina honek ez du kapsularik behar eta sortutako hondakinak organikoak dira.

 

Nola parte hartu?

1.- Doako Urbil App-a deskargatu. iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

2.- Hurbildu zaitez Urbilera eta behatu ondo Bezeroenganako Arreta Gunearen alboan globoz beteta dagoen bola puzgarria. 

3.- Sartu jolasera App-eko hasierako pantailatik. Klik egin kafe-makinaren irudian, sartu zure helbide elektronikoa eta adierazi zenbat puxika dauden bolaren barruan, baina pasatu gabe! 

Kafe-makinaren jolasa

 

* Parte-hartze bakarra pertsonako. 

* Bolaren barruan dauden puxika kopuru zehatza asmatzen duen pertsona edo gehien gerturatzen dena (pasatu gabe), irabazlea izango da. Parte-hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badute bolaren barruan dagoen puxika kopuru zehatza, sariduna asmatzen duen lehenengo pertsona izango da.

 

Parte hartzeko epea eta irabazlearen jakinarazpena:

2022ko apirilaren 8ko 12:00ak arte jokatu dezakezu. 14:00etan irabazlea nor den jakinaraziko dugu gure web orrian www.urbil.es eta sare sozialetan. 

*Ez ahaztu zure App-eko profilean komunikazioak onartzea, irabazle suertatuz gero, zuzenean zurekin harremanetan jar gaitezen.

 

Saria:

Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunearen alboan kokatutako bolaren barruan dauden puxika kopuru zehatza asmatzen duenak edo zifra horretara gehien hurbiltzen denak, baina zifra hori pasatu gabe, 400€-tan baloratutako DeLonghi markako kafe-makina bat irabaziko du.

 

ZOZKETAREN IRABAZLEA:

Dagoeneko zozketaren irabazlea daukagu. Gainera, bolaren barruan zeuden globoen zenbaki zehatza asmatu du: 284. 

Leyre Guirado Danoso.

Zorionak, Leyre, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Irabazleak bere NAN-arekin identifikatu beharko du Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunean 2022eko maiatzaren 6a baino lehen bere ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara). 

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

Gainera, gogorarazi nahi duzugu, doako Urbil App-arekin deskontuak izango dituzula zentroko hainbat lokaletan eta sustapen eta zerbitzu esklusiboetarako sarbidea izango duzula. Kontsultatu hemen