ASMATU PREZIO ZEHATZA ETA IRABAZI GOURMET PRODUKTU-SORTA

ASMATU PREZIO ZEHATZA ETA IRABAZI GOURMET PRODUKTU-SORTA
-
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2021/05/14 - 12:00

Jokatu URBIL Gourmet-era Urbileko doako App-arekin! Urbilen Gourmet produktu-sorta bat oparitu nahi dugu eta horregatik URBIL Gourmet izeneko lehiaketa bat jarri dugu martxan, Prezio Zehatzaren mekanikan oinarritua. 

Gourmet produktu-sorta hau irabazi nahi baduzu, honen prezio zehatza asmatu beharko duzu, edo behintzat honen preziora hurbildu beharko duzu... baina pasatu gabe! Honen baliora gehien hurbiltzen denak, pasatu gabe, produktu guztiak irabaziko ditu. 

Gourmet produktu-sorta

Nola parte hartu?

Bi modu dituzu parte hartzeko:

1.- Urbileko doako App-ean:

  • Oraindik ez baduzu, deskargatu ezazu momentu batean zure mugikorrean: IOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.
  • Sartu jokoan App-eko hasierako pantailatik. Klik egin Urbil Gourmet-en irudian, zure helbide elektronikoa sartu eta idatzi zure ustez Gourmet produktu-sortak balio dezakeen prezioa.

2.- Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunean:

  • Erakutsi Bezeroenganako Arreta Gunean Urbil App-ean ikusiko duzun QR identifikazio-kodea.
  • Jarraian egin zure apustua, zure ustez Gourmet produktu-sortak balio dezakeen prezioa adieraziz. 

* Bezeroenganako Arreta Gunearen ordutegia: astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara. 

* Parte-hartze bakarra pertsonako. Behin parte-hartzaileak bere apustua egiten duenean, bere partaidetzaren baieztapena eta egindako apustua jasoko ditu posta elektronikoan. 

* Gourmet produktu-sortaren prezioa asmatzen duen parte-hartzaileak edo gehien hurbiltzen denak (pasatu gabe), bertan dauden produktu guztiak irabaziko ditu. Gourmet produktu-sortaren prezio zehatza hainbat parte-hartzailek asmatzen badute, saritua lehenengo asmatzen duena izango da.

 

Parte hartzeko epea eta irabazlearen jakinarazpena:

2021eko maiatzaren 14ko 12:00etatik maiatzaren 29ko 19:00ak arte jokatu dezakezu.

2021eko maiatzaren 31n, astelehena, 11:30etan, irabazlea jakinaraziko ditugu gure web orrian www.urbil.es eta sare sozialetan. 

*Ez ahaztu zure App-eko profilean komunikazioak onartzea, irabazle suertatuz gero, zuzenean zurekin harremanetan jar gaitezen.

 

Saria:

Leihaketaren saria Gourmet produktu-sorta da. 

 

GOURMET PRODUKTU-SORTAREN IRABAZLEA:

Dagoeneko Gourmet produktu-sortaren irabazlea daukagu: 

Andoni Susperregi.

Gourmet-sortaren Prezio Zehatza: 215,22€.

Zorionak, Andoni, eta mila esker parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Irabazleak bere NAN-arekin identifikatu beharko du Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunean 2021eko ekainaren 10a baino lehen bere ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara). 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

Gainera, gogorarazi nahi duzugu, doako Urbil App-arekin deskontuak izango dituzula zentroko hainbat lokaletan eta sustapen eta zerbitzu esklusiboetarako sarbidea izango duzula. Kontsultatu hemen