1.000€-KO TXARTEL BATEN ZOZKETA, ZUK NAHI DUZUN LEKURA BIDAIATZEKO

1.000€-ko txartel baten zozketa, zuk nahi duzun lekura bidaiatzeko
-
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2024/06/28 - 14:00

[ZOZKETA AMAITUTA]

Udarako planik gabe geratu zara? Ez kezkatu, Urbilek erraz jartzen dizu. Zuk helmuga aukeratu besterik ez duzu egin behar. Aurten, oporrak oparitu nahi dizkizugu! Nahi duzun bidaia hori egiteko aukera eman nahi dizugu, eta uda da horretarako unerik onena.

Horregatik, Urbilen doako App-aren bidez, zozketa handi bat jarri dugu martxan! 1.000€-ko txartel bat jarriko dugu jokoan Azulmarino bidaia-agentzian trukatzeko. Gogoratu, helmuga zuk aukeratzen duzu! Zer gehiago eska daiteke?

Zatoz gu ikustera ekainaren 28a baino lehen eta parte hartu zozketan gure Elkarguneko hondartza artifizialean. Hemen zaudenean, gure App-eko zozketaren kupoia aktibatu besterik ez duzu egin beharko, kartel batean ikusiko duzun QR kodea eskaneatuz.

 

Nola parte hartu zozketan?

Urbilgo Elkargunean (moda-gunea) hondartza bat simulatu dugu, uda noiz iritsiko zain gaudelako.

Zozketan parte hartzeko, jarraitu ondorengo urratsak:

1.- Zatoz Urbilera eta hurbildu gure Elkargunean simulatu dugun hondatzara.

2.- Oraindik ez baduzu, deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

3.- "Sustapen esklusiboak" atalera jo.

4.- "Zozketak eta sustapenak" atalean sartu.

5.- Aktibatu zozketaren kupoia (1.000€-KO KUPOIAREN ZOZKETA) gure Elkarguneko hondartza artifizialen jarri dugun kartelean ikusiko duzun QR kodea eskaneatuz. Nola egin behar duzun azalduko dizugu:

  • Sakatu zozketaren kupoian eta jarraian, sakatu "Parte hartu" botoia.

  • Ondoren, sakatu "Eskaneatu" botoia eta irakurgailu bat irekiko da gure hondartza artifizialeko kartelean ikusiko duzun QR kodea eskaneatu ahal izateko.

  • Jarri kamera QR kodearen aurrean, eta botoian klik egitean, eskaneatzea automatikoki egingo da.

Eta listo! Parte hartu duzu zozketan.

 

Saria:

Urbilgo Azulmarino bidaia-agentzian bidaia batengatik trukatzeko 1.000€-ko txartela.

Bidaia 2024/12/31 baino lehen egin beharko da, eta helmuga irabazleak aukeratuko du. 1.000€-tik gorako bidaia egin nahi izanez gero, irabazleak aldea ordaindu beharko du. Saria ezin izango da eskudirutan trukatu.

 

Parte hartzeko epea:

2024ko ekainaren 14ko 12:00etatik 2024ko ekainaren 28ko 12:00etara.

 

Irabazlearen jakinarazpena:

Irabazlea 2024ko ekainaren 28an, 14:00etan, jakinaraziko dugu Urbilen aplikazioan, www.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.

* Gogoan izan, zurekin komunikatu ahal izateko irabazle suertatzen bazara, zure aplikazioko "Nire Profila" atalean baimenak onartuta izan beharko dituzula.

 

ZOZKETAREN IRABAZLEA:

Dagoeneko Azulmarino bidaia-agentzian trukatzeko 1.000€-ko txartelaren irabazlea daukagu!

Zozketaren irabazlea Maitane García (ID: 59113458) da.

Zorionak irabazleari, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Sariaz gozatzeko, irabazleak bere NANarekin identifikatu beharko du Azulmarino Urbilen 2024ko uztailaren 29a baino lehenhonen irekiera-ordutegiaren barruan.

Irabazleak hitzordua erreserbatu beharko du Azulmarino Urbilen, saria 2024ko abenduaren 31 baino lehen egin beharreko bidaia batengatik trukatzeko.

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.