10 SARRERA BIKOITZEN ZOZKETA "LA TRINCHERA INFINITA" IKUSTEKO EUSKAL ZINEMA ZIKLOAN
[ZOZKETA AMAITUTA]
Cinesa Urbilen izango den Euskal Zinema Zikloaren inaugurazio zozketa! Donostia Zinemaldiarekin bat eginez, irailaren 20tik 28ra Euskal Zinema Ziklo bat izango dugu Cinesa Urbilen aretoetako batean. Bertan, Zinemaldiaren aurreko edizioetan Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazi duten 4 filmez gozatzeko aukera izango duzu: La trinchera infinita, Maixabel, Ane eta El sueño de la sultana.
Eta Euskal Zinema Zikloaren inaugurazioa zozketa batekin ospatu nahi dugu! Gure Instagram-eko profilean 10 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu inaugurazio-ekitaldiaren saiorako, ostiral honetan, irailak 20, 19:30ean izango dena.
"La trinchera infinita" ikusteko aukera izango duzu nahi duzunarekin! Gainera, saioa Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendariek aurkeztuko dute, ekitaldia are bereziagoa izanez.
Zozketaren mekanika:
Gure Instagram-eko profilaren bidez zozketan parte hartzeko mekanika oso erraza da:
-
Instagram-ean jarraitu Urbil @urbil_cc.
-
"Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.
-
Aipatu ostiralean krispetak partekatuko dituzun lagun hori.
Zenbat eta gehiagotan parte hartu, orduan eta aukera gehiago zozketa irabazteko!
Sariak:
10 sarrera bikoitz "La trinchera infinita" ikusteko Cinesa Urbilen irailaren 20an, ostirala, 19:30ean.
Parte hartzeko epea:
2024ko irailaren 18ko 12:00etatik 2024ko irailaren 20ko 12:00etara.
Irabazleen jakinarazpena eta saria jasotzea:
2024ko irailaren 20an, Urbil irabazleekin harremanetan jarriko da Instagram bidez, filmerako sarrera bikoitzagatik trukatzeko kodeak bidaltzeko.
ANTOLATZAILEA:
Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.
ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK:
PARTE-HARTZAILEAK:
Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK:
Irabazleek euren Instagram-eko erabiltzaile izena URBIL MERKATARITZA-GUNEKO profiletan edo webgunean argitaratzea onartu beharko dute, sustapenaren irabazleen berri emateko. Era berean, beren irudia, saria jasoz, Urbilgo webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko baimena eman beharko dute, zentroko jarraitzaileei saria eman dela erakutsi ahal izateko.
INDARGABETZEA:
Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak lehiaketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Instagram-eko profilean berehala jakinaraziz.
DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK:
Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.
Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen.