Nagoya Ramen
Nagoya Ramen Urbil Japoniako sukaldaritza gustatzen zaienentzat lekurik aproposena da. Jatetxe japoniarra da, eta Japoniako benetako esperientzia biziko duzu bertan, bai gastronomiagatik, bai dekorazioagatik, zuzenean Japoniara eramango zaituena.
Nagoya Ramen ramen-ean espezializatutako jatetxea da, Japoniako gastronomiaren plater bereizgarrienetako bat. Funtsean, fideo-zopazko ontzi bat da ramen-a, oso salda usaintsuarekin prestatua, eta hainbat osagai ditu, topping gisa gehitzen direnak.
Kartan gustu guztietarako ramen aukera zabala aurkituko duzu, baita Japoniako gastronomian ohikoak diren beste plater batzuk ere, hala nola gyoza-k, poke edo Siu Mai. Gainera, postre japoniarren bat proba dezakezu.
Eskaintza gastronomikoaz gain, lokala bere dekorazioagatik nabarmentzen da, Japoniara zuzenean eramaten gaituzten neoizko argi askorekin eta anime telesail ospetsuei keinu eginez.
Gozatu Japoniako gastronomia tradizionalaz Japonian bazina bezala girotuta dagoen jatetxe honetan.