URBILGO ARRAUNLARI ONENAREN BILA GABILTZA!

Urbilgo arraunlari onenaren bila gabiltza!
Jatorria-ren helburuak
Osasuna eta ongizatea
Genero-berdintasuna
Desberdintasunak murriztea
Helburuak lortzeko aliantzak
2024/06/29 - 17:00

Aurten ere, Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen taldea babestuko du Urbilek. Horregatik, hainbat ekintza egingo ditugu elkarrekin denboraldian zehar.

Lehenengoa larunbat honetan, ekainaren 29an, izango da. Egun horretan, ekitaldi bat antolatu dugu Zentroko Elkargunean, Arrauneko Euskotren Ligari hasiera emateko.

Urbilgo arraunlari onenaren bila gabiltza! Parte hartzera ausartzen zara? Jarduerak, zozketak, estropadaren emanaldia, eta askoz gehiago! Zure zain egongo gara!

 

Ekainaren 29an, 17:00etan, Elkargunean

Larunbat honetan, ekainaren 29an, 17:00etan, Arrauneko Euskotren Ligaren hasiera gurekin bizitzera etor zaitezen gonbidatzen zaitugu. Orio Arraunketa Elkartearekin batera, jardunaldi bat antolatu dugu gure Elkargunean: jarduerak, zozketak, estropadaren emanaldia, eta askoz gehiago!

Urbilgo arraunlari onenaren bila gabiltza! Parte hartzera animatzen zara? Gure Elkargunean 2 ergometro izango dituen gune bat prestatuko dugu, non erresistentzia eta abiadura erronka txikiak egingo diren. Parte-hartzaile azkarrenek Orio Arraunketa Elkarteko merchandising-sorta bat eramango dute etxera. Gainera, parte-hartzaile guztien artean, beste merchandising-sorta estra bat zozkatuko dugu!

Bestalde, gune honetan bertan, telebista bat izango dugu, euren taldea animatu nahi duten zale guztiak hurbildu daitezen eta estropadak zuzenean jarraitzeko aukera izan dezaten.

 

Urbil tokiko kirolarekin

Urbilek beste denboraldi batez berritu du Orio Arraunketa Elkartearekin duen lankidetza-hitzarmena. Horren bidez, Zentroa emakumezkoen traineruaren babesle bihurtzen da, elkarteko emakumezkoen taldeari eta Berdin Berdinak kirol inklusiboko proiektuari bereziki lagunduz.

Lankidetza honen bidez, Urbilek Konpromiso Urbil erantzukizun sozial korporatiboko proiektuan aurrera egiten jarraitu nahi du tokiko ingurunearekin, oraingo honetan tokiko kirola babestuz eta, horrela, NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuei laguntzeko konpromisoa indartuz.