Urbilek La Salle Ikastetxeko Xake Txapelketa babesten du
Urbilek Donostiako La Salle Ikastetxeak maiatzaren 19an antolatu duen Xake Txapelketa babestu du.
Zentroak 10 aisialdi-plan bikoitz eman dizkio txapelketaren antolakuntzan, parte-hartzaileen artean zozkatu ahal izateko. Zehazki, Urbilen gozatzeko 10 OcioPlan bikoitz (Zinema + Menua 2 pertsonarentzako) eman dira. Zozketa eta aisialdi-planen banaketa txapelketa egunean egingo da, maiatzaren 19an.
Pentsamendu kritikoa eta sormena bezalako trebetasun mentalak garatzeaz gain, xakea ohitura onak sustatzeko jarduera bat da. Xake Txapelketa honek babesle eta laguntzaile ugari ditu, horien artean, Urbil. Ekintza hau Konpromiso Urbil proiektuaren baitan kokatzen da. Horrela, proiektu honen baitan kokatutako ekintza ezberdinen bidez, Urbilek aldaketa jasangarria, soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa bultzatu nahi du.