ORIOKO EMAKUMEZKOEN TRAINERUA URBILEN

Orioko emakumezkoen trainerua Urbilen
Jatorria-ren helburuak
Osasuna eta ongizatea
Genero-berdintasuna
Desberdintasunak murriztea
2024/09/12 - 10:00

Orio Arraunketa Elkarteko zalea zara? Urbilen urteak daramatzagu tokiko kirolarekin konprometituta, eta, besteak beste, Orio Arraunketa Elkarteari laguntzen, bereziki bere emakumezkoen taldeari eta bere Berdin Berdinak kirol inklusiboaren proiektuari.

Horregatik, aurten ere, Urbil Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen taldearen babeslea da, eta oraingo honetan, bere trainerua ekarri dugu, gertutik ikus dezazun!

 

Irailaren 12tik 18ra Elkargunean

Irailaren 12tik 18ra, Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen trainerua izango dugu ikusgai Zentroko Elkargunean.

Gertutik ikusi ahal izango duzu eta nahi dituzun argazki guztiak egin ahal izango dituzu.

 

Urbil tokiko kirolarekin

Urbil beti egon da konprometituta bere inguru hurbilarekin: euskararekin, kulturarekin eta kirolarekin. Konpromiso Urbil proiektuaren baitan, Urbilek aspaldidanik babestu du Orio Arraunketa Elkartea, bereziki bere emakumezkoen taldea eta bere Berdin Berdinak kirol inklusiboaren proiektua.

Lankidetza honen bidez, Urbilek Konpromiso Urbil gizarte-erantzukizun korporatiboko proiektuan aurrera egiten jarraitu nahi du ingurunearekin, oraingo honetan tokiko kirola babestuz eta, horrela, NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuei laguntzeko konpromisoa indartuz.