MIREN AGUR MEABEREN HAURRENTZAKO “KATTA” BILDUMAREN AURKEZPENA ETA LIBURU SINADURA

MIREN AGUR MEABEREN HAURRENTZAKO “KATTA” BILDUMAREN AURKEZPENA ETA LIBURU SINADURA
Jatorria-ren helburuak
Kalitatezko hezkuntza
Helburuak lortzeko aliantzak
2023/04/28 - 17:00

Apirila liburuaren hilabetea da; izan ere, apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatzen da mundu osoan, irakurzaletasuna sustatzeko eta aldarrikatzeko eguna. Hau ospatzeko, Urbilen, Elkar argitaletxearekin elkarlanean, liburu sinadura bat eta haurrentzako euskarazko liburuen zozketa bat (KATTA haurrentzako bilduma) antolatu ditugu, haurren artean irakurzaletasuna eta euskera sustatzeko helburuarekin.

 

KATTA liburu sinadura

Apirilaren 28an, ostirala, 17:00etatik 19:00etara, Urbilgo elkarguneanMiren Agur Meabe idazle eta itzultzailea izango da, batez ere bere poesia eta haur literaturagatik ezaguna dena. Idazleak KATTA haurrentzako bildumaren azken 2 liburuak (19 eta 20) aurkeztuko ditu eta, ondoren, liburu sinadura bat egingo du.

Aldi berean, Miren Agur Meabe egilearekin batera, Enrique Morente izango da, liburuen ilustratzailea, eta haurrek mahaietan margotu ahal izango dituzten marrazkiak egingo ditu.

Elkar argitaletxeak argitaratzen duen "KATTA" bilduma, euskarazko 20 liburuk osatzen dute: Miren Agur Meabek idatzitako ipuinak dira eta Lotura Films-eko marrazkilariak ikustrazioez arduratu dira.

Katta izeneko urtxintxa da istorio hauen protagonista, eta bere lagunekin batera, milaka abentura izango ditu bilduma osatzen duten liburuetan. Bilduma 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat gomendatuta dago. Helduek irakurtzeko, helduekin irakurtzeko, eta lehen irakurleek aurreneko urratsak emateko pentsatutako irakurgaiak dira.

 

"KATTA" Bildumaren zozketa Urbil App-ean

Gainera, apirilaren 21etik 28ra, Urbilen doako aplikazioan, Miren Agur Meaberen "KATTA" bildumaren haurrentzako euskarazko 18 liburuz osatutako sorta bat zozkatuko dugu.

Sartu Urbilen doako aplikazioan eta aktibatu zozketaren kupoia parte hartzeko. Irabazlea 2023ko apirilaren 28an, 19:00etan, zuzenean Miren Agur Meaberen liburuen aurkezpen eta sinaduran jakinaraziko dugu. Bertan, idazleak irabazleari saria emango dio, horrela ekitaldiari amaiera emanez.

Ezinbesteko baldintza izango da irabazlea Miren Agur Meaberen liburuen aurkezpen eta sinaduran egotea, ekitaldian bertan saria eman ahal izateko.

 

Urbilgo Liburuen Txokoa

Horrelako ekitaldiez gain, Urbilen irakurzaletasuna sustatzen dugu gure Liburuen Txokoaren bidez, eta zerbitzu hau gure bisitari guztien eskura dugu zentroan. Liburuak trukatzeko gunea da, merkataritza-guneko elkargunean kokatua. Bertan, liburuak utzi ahal izango dituzu, beste erabiltzaile batzuek irakur ditzaten, eta, gainera, liburutegitik interesgarria iruditzen zaizun liburua hartu eta eraman ahal izango duzu. 

Zerbitzu honen helburua erabiltzaileen irakurketa erraztu eta sustatzea da. Baina irakurzaletasuna sustatzen duen gunea izateaz gain, truke-gune honekin, gure bisitarien eskura jartzen dugu liburuei bigarren bizitza bat emateko espazio bat. Horrela, erabilera publikoko espazioetan irakurtzeko ohitura sustatu nahi da, erabiltzaileek emandako liburuak denen eskura eskainiz, eta irakurlea sostengarritasunaren eta berrikuntzaren baterako arduradun izatera gonbidatuz.

 

Urbil tokiko kulturarekin

Ekitaldi kultural berri honekin, Urbilek tokiko kulturarekin duen konpromisoa indartzen du. Urbil beti arduratu izan da Gipuzkoako gizarteaz eta euskal kultura eta balioez, eta oraingo honetan, liburuaren hilabetea ospatu nahi izan du euskarazko literatur sorkuntzari ikusgarritasuna emanez, liburu sinadura eta haurrentzako euskerazko liburuen zozketa honekin.

Urbilek kultura eta hezkuntzaren aldeko apustua egiten du, eta gure inguruko kultur arloko erreferentziazko enpresa den Elkar-ekin egindako lankidetza-ekimenari esker, bisitarien artean Euskararen erabilera sustatzen jarraitzen du, oraingo honetan hizkuntzaren praktika eta haurren artean irakurketa uztartuz. 

Urbilen kultura sustatzen dugu zentroan egiten ditugun ekintza ezberdinen bidez, eta irakurketa sustatzen dugu belaunaldi berriak aberasteko tresna gisa. Liburuek bidai batean murgiltzen gaituzte, gure irudimena elikatzen dute, deskonektatzen laguntzen digute eta gure osasunerako onuragarriak dira. Urbiletik irakurketaz gozatzera eta txikienen artean irakurzaletasuna sustatzera animatzen zaituztegu.

Horrela, Urbilen euskal kulturarekin dugun konpromisoa indartzen jarraitzen dugu eta gure Origen-Jatorria proiektua indartzen jarraitzen dugu, NBEren Garapen Jasangarriko 17 Helburuetan oinarritua, non ardatz nagusietako bat tokiko kulturari, euskarari eta inguruko eragileei laguntzea den.