"MARIMATRAKAK" BILDUMAREN LIBURU SINADURA ETA ZOZKETA
Urtero, apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatzen da mundu osoan, irakurketa sustatzeko eta aldarrikatzeko eguna. Eta Urbilen, aurten ere, liburu sinadura batekin eta haurrentzako euskarazko liburuen zozketa batekin ospatuko dugu. Konpromiso Urbil proiektuaren baitan kokatutako ekimen kultural berri bat.
Jarraian, dena kontatuko dizugu!
Apirilak 19: "Marimatrakak" liburu sinadura
Haurren artean irakurketa eta euskara sustatzeko eta euskarazko literatur sorkuntzari ikusgarritasuna emateko asmoz, haurrentzako liburu sinadura antolatu dugu Elkar argitaletxearekin elkarlanean.
Apirilaren 19an, ostirala, 17:00etatik 19:00etara, Ana Jaka Garcíak, "Marimatrakak" haurrentzako bildumaren egileak, eta Iosu Mitxelena Unsainek, liburu horien ilustratzaileak, liburu sinadura egingo dute Urbilgo Elkargunean.
Elkar argitaletxeak argitaratutako "Marimatrakak" bilduma haurrentzako euskarazko 12 liburuk osatzen dute. Zortzi eta hamar urte bitarteko haurrei zuzendutako bilduma da, Noa eta Lea ahizpak protagonista dituena. Bilduma osatzen duten istorioetan zehar, neska alai, bihurri eta bitxi hauek haurtzaro aske eta aurreiritzirik gabea aldarrikatuko dute.
Apirilaren 15etik 19ra: "Marimatrakak" bildumako 2 sorten zozketa Urbilen App-ean
Gainera, apirilaren 15etik 19ra, Urbilen doako aplikazioan, "Marimatrakak" bilduma osoaren 2 sorta zozkatuko ditugu.
Ezinbestekoa izango da irabazleak apirilaren 19an, ostirala, "Marimatrakak" liburu sinaduran egotea, sariak ekitaldi berean banatu ahal izateko.
Nola parte hartu zozketan?
Zozketan parte hartzeko, jarraitu ondorengo urratsak:
-
Deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.
-
"Sustapen esklusiboak" atalera jo.
-
"Zozketak eta sustapenak" atalean sartu.
-
Aktibatu zozketaren kupoia: "MARIMATRAKAK" ZOZKETA.
Sariak:
Ana Jaka Garcíaren "Marimatrakak" bilduma osoaren 2 sorta. Bilduma haurrentzako euskarazko 12 liburuk osatzen dute. 2 irabazle egongo dira.
Parte hartzeko epea:
2024ko apirilaren 15eko 12:00etatik 2024ko apirilaren 19ko 12:00etara.
Irabazleen jakinarazpena eta saria jasotzea:
Irabazleak 2024ko apirilaren 19an, 19:00etan, Ana Jaka Garcíaren liburu sinaduran zuzenean jakinaraziko ditugu. Bertan, idazleak 2 sariak banatuko dizkie irabazleei, horrela ekitaldiari amaiera emanez.
Ezinbestekoa izango da irabazleak ekitaldian egotea. Irabazleetako bat ezin bada egun horretan eta ordu horretan Urbilen egon, zozketa egingo da berriro, beste irabazle bat egon dadin.
Jarraian, irabazleen berri emango dugu Urbilen aplikazioan, www.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.
* Gogoan izan, zurekin komunikatu ahal izateko irabazle suertatzen bazara, zure aplikazioko "Nire Profila" atalean baimenak onartuta izan beharko dituzula.
ZOZKETAREN IRABAZLEAK:
Dagoeneko “MARIMATRAKAK” bildumaren zozketaren irabazleak ditugu!
Zozketaren irabazlek ondorengoak dira:
- Shandra Garaikoetxea (ID: 52041537).
- Ainhoa Oliden Llorente (ID: 52124921).
Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!
Urbilgo Liburuen Txokoa
Horrelako ekitaldiekin ez ezik, Urbilen irakurketa sustatzen dugu gure Liburuen Txokoaren bidez, Zentroan gure bisitari guztien eskura dugun zerbitzua.
Liburuak trukatzeko gunea da: eleberriak eta haurrentzako liburuak trukatzeko beira-arasa itxurako gunea, Zentroko Moda Gunean kokatua (Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan). Bertan, dagoeneko irakurri dituzun eta partekatu nahi dituzun liburuak utzi ahal izango dituzu, beste erabiltzaile batzuek irakur ditzaten, eta, gainera, une horretan bertan, liburutegitik interesgarria iruditzen zaizun liburua hartu eta eraman ahal izango duzu.
Ekimen honek liburuak doan trukatzeko aukera ematen die erabiltzaileei. Helburua erabiltzaileen irakurketa erraztea eta sustatzea da, eta, gainera, liburuei bigarren bizitza bat emateko gune bat da.
Urbil tokiko kulturarekin
Ekitaldi kultural berri hau Konpromiso Urbil proiektuaren baitan dago, NBEren Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan oinarritua dagoena, non ardatz nagusietako bat kulturari, euskarari eta inguruko eragileei laguntzea den.
Urbil beti arduratu izan da Gipuzkoako gizarteaz eta euskal kultura eta balioez, eta, oraingoan, liburu sinadura eta haurrentzako euskarazko liburuen zozketa baten bidez, liburuaren hilabetea ospatu nahi izan du, euskarazko literatur sorkuntzari ikusgarritasuna emanez.
Urbilek kulturaren eta hezkuntzaren aldeko apustua egiten du, eta gure inguruko kultur gaietan erreferentziazko enpresa den Elkarrekin elkarlanean egindako lankidetza-ekimenari esker, bisitarien artean euskararen erabilera sustatzen jarraitzen du, oraingo honetan, hizkuntzaren praktika eta haurren artean irakurketa uztartuz. Urbilek tokiko kulturarekin duen konpromisoa indartzen duen ekitaldi kultural berri bat.
ANTOLATZAILEA:
Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.
Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.
URBILEN APLIKAZIOA:
Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.
Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.