“LGTBIQ+ PERTSONAIAK HISTORIAN ZEHAR” ERAKUSKETA

"LGTBIQ+ pertsonaiak Historian zehar" erakusketa
Jatorria-ren helburuak
Desberdintasunak murriztea
Helburuak lortzeko aliantzak
2024/06/26 - 10:00

Aurten ere, Urbilen bat egingo dugu ekainaren 28an ospatuko den LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin.

Konpromiso Urbil proiektuaren baitan, ekainaren 26tik uztailaren 3ra, Gehiturekin batera (Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Transexual, Bisexual eta Intersexualen Elkartea) prestatu dugun "LGTBIQ+ pertsonaiak historian zehar" erakusketa bisitatzera gonbidatzen zaitugu.

Erakusketa uztailaren 3ra arte bisitatu ahal izango da Eroski hipermerkatuaren sarreraren aurrean horretarako prestatutako lokalean, eta honen ordutegia 10:00etatik 22:00etara izango da.

Erakusketak LGTBIQ+ kolektiboko pertsonaia nabarmenen aukeraketa bat aurkezten du, hainbat garaitan zehar eta gizarteko hainbat esparrutakoak. Hurbildu zaitez kolektibo honetako pertsonaia garrantzitsuenetako batzuen bizitza ezagutzera. Erakusketa honen helburua aniztasun afektibo-sexualaren erreferenteak eskaintzea eta gizarte-heziketan eta -sentsibilizazioan laguntzea da.

Gainera, jakinarazten dizugu, ekainaren 24tik uztailaren 4ra, Cinesa Urbilek LGTBIQ+ gaiko hainbat film proiektatuko dituela.

Jarraian, dena azalduko dizugu.

 

LGTBIQ+ pertsonaiak historian zehar

Noizbait haiek bezalakorik munduan ez zegoela pentsatu duen orok, ondo daki zein garrantzitsua den aniztasun afektibo-sexualaren erreferenteekin haztea eta heztea.

Hutsune hori betetzen laguntzeko, Gehituk "LGTBIQ+ pertsonaiak historian zehar" erakusketa prestatu du Urbilekin lankidetzan. Erakusketa ekainaren 26tik uztailaren 3ra bitartean bisitatu ahal izango da Zentroan.

Erakusketa hau osatzen duten panelak aukeratzeko, hiru irizpide hartu dira kontuan: erakusketa osatzen duten pertsonaien arteko genero-parekotasuna errespetatzea, historiako etapa guztietako pertsonaiak egotea eta, azkenik, gizarteko esparru guztietako pertsona garrantzitsuak izatea (literatura, zinema, kirola, erlijioa...).

Hala, erakusketa berean elkartzen dira, besteak beste, Leonardo Da Vinci, Carmen Burgos, Sor Benedetta, Pier Paolo Pasolini edo Chavela Vargas.

Gure historiari buruz gehiago ikasteko eta publiko orokorrari era askotako erreferenteak ezagutarazteko aukera da.

 

"Pride Nights" Cinesa Urbilera iritsi da

Gainera, ekainaren 24tik uztailaren 4ra, eta harrotasunaren hilabetea dela eta, Cinesa Urbilek LGTBIQ+ gaiko hainbat film proiektatuko ditu. Egun hauetan, programazio berezi bat egongo da, LGTBIQ+ komunitateari lotutako istorioetan oinarritua.

"La Bella Estate", "Norwegian Dream", "Dramarama" edo "Potato Dreams of America" dira aldarrikapen ziklo honetan gozatu ahal izango diren izenburuetako batzuk. Informazio gehiago eta programazio osoa, esteka honetan: https://www.cinesa.es/cines/urbil/

OutTV, Cinesa, Gehitu eta Sebastiane Sariek bultzatutako ekimen honekin, Urbilek inklusioarekin eta aniztasunarekin duen konpromisoa indartzen du.

 

Urbilek aniztasuna eta eskubide-berdintasuna babesten ditu

Urbilen pertsona guztien eskubideak babesten eta errespetatzen ditugu, eta horregatik, bat egiten dugu LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin, ikusgarritasuna emanez eta aurreiritziak eta estereotipoak ezabatzeko helburuarekin. LGTBIQ+ eskubideak giza eskubideak dira eta, horregatik, bat egiten dugu LGTBIQ+ pertsona guztien eskubideen aldarrikapenarekin.

Urbilek eta Gehitu-k, Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Transexual, Bisexual eta Intersexualen elkarteak, 2022an sinatu zuten lankidetza-hitzarmenari esker, urtero ekintza berri bat egiten dugu elkarrekin, diskriminazioaren oztopoak hausteko gizarte-sentsibilizazioa eta -kontzientziazioa sustatzen laguntzeko asmoz. Aurten, "LGTBIQ+ pertsonaiak historian zehar" erakusketa prestatu dugu.

Gehitu elkartearekin batera egindako ekimen berri bat da, eta Konpromiso Urbil gure proiektuaren baitan kokatzen da, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarrituta dagoena. Kasu honetan, helburua LGTBIQ+ kolektiboari ikusgarritasuna ematea eta gure gizartean oraindik dauden desberdintasunak murriztea da. Horrela, Urbilek gizarte anitzago baterantz aurrera egiten jarraitzen du.