Behobia Txikirako dortsalen bilketa Urbilen

Behobia Txikirako dortsalen bilketa Urbilen
Jatorria-ren helburuak
Osasuna eta ongizatea
Kalitatezko hezkuntza
Helburuak lortzeko aliantzak
2024/10/31 - 12:00

Urbilen txikienen artean kirola bultzatzen dugu. Horregatik, beste urte batez, Urbil 2024ko Behobia Txikiren Babesle Ofizial bihurtu da, eta gainera, aurten ere, Urbil Behobia Txikian parte hartzeko dortsalen bilketa-gune ofiziala izango da.

 

Behobia Txikiko dortsalak jasotzeko egunak eta ordutegiak

Dortsalen bilketa azaroaren 5etik 8ra izango da, 11:00etatik 20:00etara, Eroski hipermerkaturaren aurrean horretarako prestatutako gune batean.

 

Behobia Txikiren kategoriak eta ordutegiak

Behobia Txiki Anoetako miniestadioan ospatuko da azaroaren 9an, larunbata, eta 4 eta 13 urte bitarteko haurrek hartuko dute parte bertan.

Guztira 5 kategoria daude, 4 eta 13 urte bitarteko haurrentzat, eta honako hauek dira:

  • 4 eta 5 urte bitartean*, 200 m-ko ibilbidea. | 16:30.

  • 6 eta 7 urte bitartean*, 200 m-ko ibilbidea. | 16:00. 

  • 8 eta 9 urte bitartean*, 400 m-ko ibilbidea. | 15:30.  

  • 10 eta 11 urte bitartean, 800 m-ko ibilbidea. | 15:00. 

  • 12 eta 13 urte bitartean, 1200 m-ko ibilbidea. | 15:00. 

 

 

Lankidetza horren bidez, Urbilek Konpromiso Urbil proiektuan aurrera egiten jarraitu nahi du, oraingo honetan txikienen artean kirola sustatuz, eta NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuak babesteko konpromisoa indartuz.