Urbilek pertxak birziklatzeko sistema bat jarri du martxan Koopera-Caritas-en laguntzarekin
Ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, gure ekosistemak zaintzeak eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeak duen garrantziaz munduko herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin. Urbilen gure ekosistemak babesteko ekintza txikiak egitearen garrantzia gogorarazi nahi dugu, adibidez, lehendik ditugun produktuak berrerabiliz.
Horregatik, Urbilek pertxak birziklatzeko sistema bat jarri du abian Koopera-rekin batera, irabazi-asmorik gabeko kooperatiba, non Caritas-ek bultzatutako Gizarte-Ekimeneko Kooperatibek eta Gizarteratze-Enpresek parte hartzen duten. Lankidetzaren helburua enpresa-jardueraren barruan jasangarritasuna sustatzea da, merkataritza-guneko lokalek erabiltzen ez dituzten pertxei bigarren bizitza bat emanez.
Pertxak errazago biltzeko, Koopera-Caritas-ek edukiontzi adierazgarri bat jarri du zentroan, pertxak jasotzeko. Pertxa hauek Gipuzkoan dauden 5 Koopera Stores-en artean banatuko dira, eta bertatik gehien behar dutenentzat dohaintzak egiten dira.
Horrela, Urbilek bere inguruko erakundeekin kudeaketa arduratsu eta jasangarrian lan egiten jarraitzen du. Ekimen honek bat egiten du martxoan Origen-Jatorria jasangarritasun-proiektua abian jarri zenetik Urbilek garatutako 15 ekintzekin. Zentroak, gainera, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak (GIH) babestuko dituzten beste 50 ekintza bultzatzeko helburua du urtea amaitu baino lehen, eta, horrela, zeregin garrantzitsua eta eragin positiboa izango du ingurune naturalean, sozialean eta ekonomikoan.