Urbilek Irisasi BTT lehiaketan sariekin lagundu du
Urbilek, beste behin, Usurbilgo Irisasi BTT ''hotzak akabatzen'' lehiaketa babestuko du, aurten urtarrilaren 28an Usurbilen ospatuko dena.
Merkataritza-guneak kirol-probaren antolakuntzari aisialdi-planak eman dizkio, lasterketako 500 parte-hartzaileen artean zozkatu ahal izateko. Zehazki 20 Ocioplan bikoitz (Zinema + Menua 2 pertsonarentzako) eman dira, Urbilen gozatzeko. Aisialdi-planen zozketa eta entrega zeharkaldiaren egunean egingo da, urtarrilaren 28an, probaren ondoren.
IRISASI BTT "hotzak akabatzen" 2024
"Irisasi BTT Taldea" mendi eta BTT (mendiko bizikleta) zaleen elkartea da, irabazi asmorik gabea, mendiarekin zerikusia duten kirol eta kultur jardueretan aritzen dena.
2024ko urtarrilaren 28an IRISASI BTT "hotzak akabatzen" herri zeharkaldiaren 12. edizioa antolatuko dute ANDATZA mendi inguruan zehar, gero eta jarraitzaile gehiago dituen kirol hau bultzatzeko eta parte hartzera animatzen direnei kirol eta jai jardunaldi zoragarri batez gozarazteko asmoz.
Zer da Irisasi BTT "hotzak akabatzen"?
Orain dela urte gutxi batzuk, Usurbilgo zale talde batek mendiko bizikletarekiko zaletasuna, zeharkaldi zorrotzekiko zaletasuna eta, aldi berean, beste txirrindulari batzuekin batera ibilbideko zailtasunak gainditzeko proba dibertigarri bat antolatzea partekatu nahi izan zuen. Irisasi-Andatza mendia, udalerri berean, oso egokia zen helburu hori betetzeko. Horrela sortu zen BTT Irisasi taldea eta honekin batera, "hotzak akabatzen" trabesia antolatzeko ekimena.
Aurten, proba urtarrilaren 28an, igandea, ospatuko da, non, urtero bezala, 500 txirrindulari inguruk, Irisasi-Andatza mendia zeharkatuko duten, 40km inguruko ibilbidea osatzen duten bidexka lokaztutako estu eta okerretan. Irisasi BTT proba Euskadiko proba ez-lehiakor ezagunetariko bat da gaur egun.
Gaur egun, Irisasi BTT-ren bidez, bete beharreko hiru erronka garrantzitsu nabarmentzen dira:
-
Lasterketa herri-kirol gisa mantentzea, lasterketan parte hartzen dutenek Usurbilgo herriaz eta inguruez goza dezaten.
-
Irisasi-Andatza mendiko bideak eta bidezidorrak egoera onean mantentzea eta diziplina honetan jarduteko gaitzea. Lan honekin, bertan behera utzitako bideak berreskuratu dira eta orain edozein mendizale edo txirrindularik goza ditzake.
-
Bizikletarekiko zaletasuna sustatzea, bai adinekoen kirol-jarduera gisa, bai txikienak ingurune horren erabileran bultzatuz.
Irisasi BTT "hotzak akabatzen" ekimenak babesle eta kolaboratzaile ugari ditu, hauen artean, Urbil. Ekintza hau Konpromiso Urbil proiektua-ren baitan dago. Horrela, proiektu honen baitan kokatutako ekintza ezberdinen bidez, Urbilek aldaketa jasangarria, soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa bultzatu nahi du.