Urbilek bertako moda jasangarria bultatu du
Bertako modaren eta moda jasangarriaren ikusgarritasuna areagotzeko asmoz, Urbilek Maider Alzaga, 'GK Green Fashion' moda jasangarriko kluster gipuzkoarreko kide den marka sartu du publikoarentzako erosketa-zirkuitu propioan, eta merkataritza-espazioaren barruan erosteko beste aukera bat bihurtu du.
Inaugurazio ekitaldian izan ziren, besteak beste, Mónica Pedreira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Trantsizio Ekologikoko zuzendaria; Agurtzane Solabarrieta, Usurbilgo alkatea, eta Laura Chamorro, San Sebastián Moda Festival eta @gipuzkoademoda-ko zuzendaria.
Urbilek ingurumenaren arloan duen konpromisoa erakusten jarraitzen du hainbat ekimenen bidez, oraingoan merkataritza-guneko galerian bertan doako gune bat utziz, bertako moda jasangarria bultzatzeko, Maider Alzagaren sorkuntzen bidez.
Horrela, merkataritza-guneak bere ingurune hurbileneko eragileei laguntzeko lanarekin jarraitzen du, Konpromiso Urbil Proiektuaren bidez, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarrituta dagoena.