Urbil, Zinemaldiko Zinemira saileko kolaboratzailea
Urbil beti egon da konprometituta bere ingurunearekin, kulturarekin eta euskararekin, Konpromiso Urbil proiektuaren bidez. Horren erakusgarri, Urbilek bat egin du irailaren 22tik 30era ospatuko den Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioarekin.
Aurten, Urbil Donostiako Zinemaldiko Zinemira saileko kolaboratzaile bihurtu da, euskal zinemari eskainia dagoena. Zinemira Donostiako Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatzen dute. Irizarren eta EiTBren babesa du, eta Euskadiko Filmategiaren, EPE/APV eta IBAIA ekoizleen elkarteen eta Zineuskadiren laguntza. Aurten, gainera, Urbil kolaboratzaile gisa batu da.
Gainera, Urbilen doako aplikazioaren erabiltzaileen artean, 70 sarrera bikoitz zozkatu dira Donostiako Zinemaldirako, zehazki, Kursaaleko K1 aretoan proiektatuko diren Sail Ofizialeko saioetara joateko.