Urbil Zinemaldiko Sebastiane Sariarekin

Urbil Zinemaldiko Sebastiane Sariarekin
Jatorria-ren helburuak
Desberdintasunak murriztea
Helburuak lortzeko aliantzak
2022/09/24 - 11:40

Urbilek Donostiako Zinemaldiaren Sebastiane Sariaren 23. edizioa babestu du, koktel bat ospatzea ahalbidetuz saria ematean.

Merkataritza-gunearen Jatorria jasangarritasun-proiektuaren baitan, Urbilek NBEren 17 Garapen Jasangarriko Helburuei lotutako kanpainak garatzen ditu. Oraingo honetan, Urbilek oinarrizko eskubideak babestu nahi izan ditu, hala nola duintasuna, berdintasuna eta pertsona guztien orientazio sexualaren eta afektiboaren garapen askea, gure inguruko hainbat elkartek borrokatzen dituzten eskubideak, hain zuzen ere.

Urbilek eta Gehitu-k, Euskadiko Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen elkarteak, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten aurtengo apirilean, eta, horren bidez, hainbat ekintza egin dituzte elkarrekin hilabete hauetan. Atzo, Donostiako Zinemaldiaren 2022ko 23 Sebastiane Sariari babesa emateko aukera izan zuten, Altxerri Tabernan koktel bat eskainiz Luis de Filippis-en “Something you said last night” filmari saria ematean, lesbiana, gay, transexual eta bisexualen balioak eta errealitatea ondoen islatu dituen Zinemaldian proiektatutako film/dokumental bat.

Festan 100 lagun baino gehiago bildu ziren, besteak beste, film irabazlearen aktore taldea, Eneko Goia Donostiako alkatea, Jon Insausti Kultura eta Euskara zinegotzia, Ion Gambra Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren zuzendaria, Harkaitz Millan Gipuzkoako Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua, Gehitu-ko kideak eta Urbil merkataritza-guneko taldea.

 

Horrela, Urbilek genero-berdintasunaren alde egunero borrokatzen duten eta sustatzen duten ekimenetan parte hartzen du, eta inguruko erakundeei laguntzeko konpromisoarekin jarraitzen du, NBEren GJHetan oinarrituta dagoen Origen-Jatorria proiektuaren bidez.