Urbil Koloneko Minbiziaren Aurkako Munduko Egunarekin
Urbilek, beste behin ere, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearen kanpaina berri bat babesten du. Martxoaren 31n ospatzen den Koloneko Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna dela eta, Urbilek, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearekin lankidetzan, Osakidetzak Euskadin ezarritako baheketa-programetan parte hartzera gonbidatzen ditu herritar guztiak. Proba hau 50 eta 69 urte bitarteko emakumeei eta gizonei zuzenduta dago.
Urbilek Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearen kanpaina berri hau zabaltzen du, baheketa-programa honetan parte-hartze handiagoa izateko, eta horrela, Koloneko Minbizia prebenitzeko. Proba hau egiteak tumore mota hori gainditzen laguntzen du kasuen %90ean, garaiz detektatzen bada, gorozkietan ezkutatutako odol-test soil batekin. 50 eta 69 urte bitartean badituzu, ez izan zalantzarik, bizia salba diezazuke. Gorozkietan ezkutatutako odol proba Osakidetzak etxera doan bidaltzen duen kit bat da. Proba hau, ez da mingarria ezta inbaditzailea ere. Gainera azkarra eta erosoa da, eta etxean egin daiteke.
Horrez gain, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak, "Koloneko eta ondesteko minbizia: bizitzaren esperientzia" izeneko hitzaldia antolatu du, datorren martxoaren 29an, 17:00etan, Donostiako egoitzan (Bartzelona hiribidea, 6). Bertara joan nahi dutenei, hemen izena emateko gonbita egiten die, hitzaldira joan ahal izateko.
Horrela, Urbilek, Nazio Batuen Garapen Jasangarriko 17 Helburuetan (GJH) oinarritutako Jatorria jasangarritasun-proiektuaren baitan, besteak beste, osasuna eta ongizatea hobetzeko bizimodu eta elikadura aukera osasungarriak eskaintzea helburutzat duena, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearen kanpaina berri hau zabaltzen du.