Urbil Hirukide izeneko Kide Ugariko Familien Elkarteen Euskadiko Federazioarekin elkarlanean
Urbil merkataritza-guneak, Jatorria izeneko gizarte-erantzukizun korporatiboko proiektuaren baitan, Hirukide-rekin, hau da, Kide Ugariko Familien Elkarteen Euskadiko Federazioarekin, lankidetzan jardun du.
Larunbat honetan, abenduaren 17a, Hirukide-ko familiak Urbilen izan dira familiako zine emanaldi bat ikusteko. Merkataritza-gunera egin duten bisitan talde honekin detailetxo bat izateko asmoz, Urbilek haurrentzako jolasak oparitu nahi izan dizkie familia horietako haurrei.
Zentroak opari bat egin nahi izan die Bezeroenganako Arretako Gunera hurbildu diren familiei, hain zuzen ere, haur bakoitzeko joku ezberdinak dituen poltsa bat emanez: egurrezko yoyo-a, trebetasun-jolasa, Spinner-a, egurrezko konba, egurrezko Mikado-a , 3 marran...
Hirukide 1999an sortu zen, familia ugarien eskubideak defendatzeko, politikako, erakundeetako, gizarteko, hedabideetako eta enpresetako esparru guztietan. Gaur egun, Federazioak 8.300 familia baino gehiago biltzen ditu (45.000 bazkide inguru).
Horrela, Urbilek bere ekarpena egin du familia ugarien kolektiboarekin, hauek zentrora egin duten bisitan, ingurunearekin duen konpromisoaren barruan.