Urbil Hernani Club Rugby Elkartearekin
Urbilek beste urtebetez berritu du Hernani Club Rugby Elkartearekin duen babesletza, inguruko eragileekin duen konpromisoaren barruan.
Urbilek eta Hernani Club Rugby Elkarteak, estatuko errugbian erreferente den klubetako bat, bertako errugbiaren irudia sustatzeko akordioa sinatu dute berriro ere. Horrela, Origen-Jatorria jasangarritasun-proiektuaren barruan, klubaren irudia hainbat ekintzaren bidez zabaltzeko edo ikusarazteko konpromisoa hartzen du Urbilek.
Babesletza merkataritza-guneko instalazioetan berritu da. Bertan, Leyre Lobato Elósegui, Urbileko gerenteak, eta Joseba Gurutz Elosegi Estebez, klubeko presidenteak, azken hilabeteetan izandako uholdeen eta pandemiaren ondorioz talde hernaniarrak jasan dituen zailtasunez hitz egin dute.
Sufritutakoa gorabehera, eta kirolari lotutako balioei esker, Hernani Club Rugby Elkartea pozik dago jokoa igande honetan bere zelaira itzuliko delako, eta Urbilekin duen harremana eskertu du, honek klubaren irudia ikusarazteko konpromisoa hartzen baitu.
Horrela, merkataritza-guneak, tokiko kirolarekin duen konpromisoa indartzen du, Nazio Batuen Garapen Jasangarriko 17 Helburuetan (GJH) oinarritutako Jatorria jasangarritasun- eta konpromiso-proiektuaren esparruan. Urbilek urtez urte ingurumenarekiko, Gipuzkoako gizartearekiko, eta kultura eta ohitura euskaldunekiko duen ardurak bere DNA-ren zati handi bat betetzen duela erakusten jarraitzen du eta inguruko eragileekin konprometituta jarraitzen du.