URBIL GIPUZKOAKO ELIKAGAI BANKUAREKIN
Urbil merkataritza-guneak eta Gipuzkoako Elikagai Bankuak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, proiektuari eta fundazioaren jardun garrantzitsuari ikusgarritasuna emateko helburuarekin.
Hitzarmen honen bitartez, Urbilek bere bisitariak informatu eta kontzientziatu nahi ditu urtean zehar egiten diren hainbat elikagai bilketen inguruan. Hauek Eroski Urbil hipermerkatuarekin elkarlanean antolatzen dira eta FESBEL-ek lideratzen ditu (Espainiako Elikagai Bankuen Elkartea). Horrez gain, laguntzeko beste hainbat ekintzen bidez Gipuzkoako biztanleriaren zati batek dituen beharrez sentsibilizatu nahi dira bisitariak.
Akordio berri honek merkataritza-guneak bere inguruan egin nahi dituen asmo handiko ekintzen antolakuntzarekiko duen konpromisoa indartzen du, NBE-ren Garapen Jasangarriko Helburuak babesten dituen Jatorria jasangarritasun-proiektuaren baitan.