Urbil Behobia Txikiaren XV. edizioarekin
Urbilek Fortuna Kirol Elkartearekin duen lankidetza-hitzarmena berritu du 2022rako. Lankidetza honen bidez, Urbil Behobia Donostiaren proba atletikoaren babesleetako bat izango da, bereziki Behobia Txikiaren XV. edizioa babestuz, azaroaren 12an, larunbata, 15:00etatik aurrera Anoetako miniestadioan ospatuko dena, non 4 eta 13 urte bitarteko 2.000 haurrek parte hartuko duten.
Gainera, azpimarratu behar da Fortuna Kirol Elkarteak 100 dortsal (20 kategoria bakoitzeko) ematen dizkiola Urbili, eta horiek urriaren 14tik 21era zozkatuko direla merkataritza-gunearen doako aplikazioaren bidez.
Era berean, nabarmendu behar da, aurreko urteetan bezala, Urbilek merkataritza-guneko gune bat prestatuko duela azaroaren 4tik 11ra, Behobia Txiki 2022rako dortsalak jasotzeko gune esklusibo gisa. Dortsalak jasotzeko ordutegia astelehenetik larunbatera 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da, eta igandean 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Sinaduran Fernando Ibarreta, Fortuna Kirol Elkarteko presidentea, eta Leyre Lobato, Urbil merkataritza-guneko gerentea, izan dira. Azken honek azaldu duenez, "akordio honekin Urbilek ingurunearekiko duen Origen-Jatorria izeneko konpromiso-proiektua indartzen eta ekimenak gehitzen jarraitzen du, oraingo honetan kirola haurtzarotik egitea sustatuz".