Tokiko moda jasangarriko “Circular Green Store” Urbilen
2022ko abenduaren 2az geroztik, Urbilek tokiko marka jasangarrien zuzeneko salmentarako gune bat du bere merkataritza-galerian. Tokiko moda jasangarriaren "Circular Green Store" da: "GK Green Fashion" Moda Jasangarriko Gipuzkoako Klusterreko disenatzaileentzako salmentarako toki fisiko partekatu bat. Bertan, beren diseinuei ikusgarritasuna eman ahal izango diete eta moda jasangarria, ingurumenekoa eta soziala hurbildu ahal izango die bisitariei.
Diseinatzaile lokalen ikuspena handitzea da denda "iragankor" honen helburu nagusia, beraien produktuak lokal honetan ikusgai izango baitituzte zentroko bisitari guztientzat. Circular Green Store-a 2022ko abenduan ireki zen 4 marka lokalekin: Maider Alzaga, Kibo, Wave Back Project eta Ekomodo. Guztiak tokiko ekintzaileak, modari eta jasangarritasunari lotuak. 2023ko maiatzaz geroztik, Circular Green Store-a tokiko 2 moda-marka jasangarrik osatzen dute: Maider Alzaga eta LUMA.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak abian jarritako ekimen honen helburua tokiko marken arropa eta moda jasangarria herritarrentzat erosteko beste aukera bat bezala hurbiltzea da. Horretarako, Urbilek gune bat prestatu tu bere merkataritza-galerian, bere Jatorria jasangarritasun-proiektuaren baitan.
Urbilek tokiko moda jasangarria, elkarlaneko ekonomia eta tokiko sormena sustatzen ditu eta beti izan da aitzindaria ingurumenaren arloan eta birziklatzeko ekimenetan. Horregatik, oraingo honetan, merkataritza-gunean bertan lokal bat utzi nahi izan du ekimen honetarako, ingurunearekiko eta ekonomia zirkularrarekiko integrazioaren filosofiaren ildotik, biak ere Urbileko DNAn oso presente daudenak.
Horrela, Urbilek bere ingurune hurbileneko hainbat erakunderekin duen konpromiso-lanarekin jarraitzen du Jatorria Proiektuaren bidez, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarrituta dagoena. Horrela, zentroak ingurumenarekiko, Gipuzkoako gizartearekiko, eta euskal kulturarekiko eta balioekiko kezkak bere nortasunaren zati handi bat hartzen duela erakusten jarraitzen du.