Stop Bide Indarkeria-ren argazki-erakusketa
Azaroaren 2tik 16ra, Urbilen, bide-segurtasuna babesteko Stop Bide Indarkeria euskal elkarteak antolatutako IKUSI ETA IKASI argazki-erakusketa ikusi ahal izango duzu. 12 argazkiz osatutako erakusketa bat da, antolakuntzak berak sortutako lehen argazki lehiaketan irabazleak izandakoak hain zuzen ere. Erakusketa zentroko lehenengo solairuan dago.
Erakusketan ikusi ahal izango diren 12 argazkiak Stop Bide Indarkeria elkarteak antolatutako bere lehen Argazki Lehiaketan irabazleak izan ziren: IKUSI ETA IKASI, kalitatezko espazio publiko baten, bide-elkarbizitza segurua eta jasangarriaren alde. Lehiaketan, garraiobide seguruagoak, garbiagoak eta energetikoki eraginkorragoak sustatzeko eta bultzatzeko argazkiak eskatu ziren, ingurumenaren jasangarritasunerantz aurrera egiteko.
Erakusketa honen helburuak honako hauek dira: emisio gutxiago eta jasangarriagoa duen
mugikortasuna sustatzea, bizimodu osasungarriagoak eta aktiboagoak sortzea, non kolektibo ezberdinek espazio publikoa modu atseginagoan partekatu ahal izango duten, eta azkenik, errepideetako ezbehar-kopurua murriztea, errespetuzko jarrera-aldaketa honen ondorioz.
Urbilen mugikortasunari, bide-segurtasunari eta ingurumen-jasangarritasunari buruz kontzientziatuta gaude. Jarraiobide seguruagoak, garbiagoak eta eraginkorragoak sustatzen ditugu. Jatorria izeneko Urbilen jasangarritasun eta konpromisu proiektuaren baitan kokatutako ekintza berri bat da, Nazio Batuen 17 Garapen Jasangarriko Helburuetan (GJH) oinarrituta eta bere ingurunean aldaketa jasangarria, soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa sustatzea helburu duena.