Sentsibilizazio jardunaldia Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin

Sentsibilizazio jardunaldia
Jatorria-ren helburuak
Osasuna eta ongizatea
Desberdintasunak murriztea
2022/09/17 - 18:00

Gure Jatorria jasangarritasun- eta konpromiso-proiektuaren baitan, irailaren 17an, larunbata, 18:00etan, kirol egokituaren esperientzia bizitzera gonbidatzen zaitugu Urbilen.

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin lankidetzan, "Kirolaz haratako" sentsibilizazio-jardunaldia antolatu dugu, kirolaren errealitatea desgaitasun-egoera batetik ezagutu dezazun. Jardunaldi honetan desgaitasun-egoeran dauden pertsonen egunerokotasunari buruzko errealitate berriak bizi ahal izango ditugu, kirolari dagokionez, besteen azalean jartzeko eta desgaitasun-egoeran dauden pertsonen egunerokotasunaz sentsibilizatzeko.

Kirola eta jolas egokituak esperimentatzeko eta bestearen lekuan jartzeko, jolasaren plazerraz gozatzeko eta rol desberdinak izateko aukera ematen diguten tresnak dira, non esperientziek markatzen gaituzten eta toleranteagoak izaten erakusten diguten.

Sentsibilizazio-jardunaldia 18:00etatik 20:00etara izango da, merkataritza-gunerako sarrera nagusiaren arkupean eta esperimentatu eta ondo pasa nahi duten guztientzat egongo da irekita, desgaitasuna izan edo ez (haurrak, gazteak, helduak eta adinekoak).

 

Jolas egokituak Urbilen

Desgaitasuna sentitzeko, esperientzia berriak bizitzeko eta bizikidetza eta gizarteratzea hobetzen lagunduko duten gizarte-aldaketa txikiak eragiteko, jolas egokitu desberdinak egingo dira, parte-hartzailea desgaitasun-egoera desberdinean jarriz:

  • Gurpildun aulkiko saskibaloia: Munduko kirol egokitu ezagunenetako bat, paralinpikoa, non gurpildun aulkietan saskibaloian jokatu ahal izango den. Ea kanasta sartzeko gai garen.
  • Badminton: Desgaitasun mota desberdinetara egokitutako kirola. Ea nola jotzen dugun bolantea.
  • Boccia: Garuneko paralisia duten pertsonentzako kirola.
  • Lokotxak: Bertako kirol ezagunetakoa izanik, egokitzapenak egingo ditugu ezgaitasun egoera batean jolastu ahal izateko, eta honela, esperientzia berri bat izango dugu.
  • Puzzlea: Puzzlea osatzeko gai izango al gara mundu guztiarentzat berdinak diren azalpenak jarraituz?
  • Elkarlaneko jolasak: Elkarlaneko jolasetarako materiala.
  • Haurrentzako paperezko panela: Desgaitasunari buruz nahi dutena margotu dezaten.

 

Horrela, Urbilek beste behin ere Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa babesten du, desgaitasuna duten pertsonek egunero bizi dituzten egoera eta esperientziei buruz sentsibilizatzeko helburuarekin.

Jatorria jasangarritasun-proiektuaren baitan kokatutako ekintza berri bat da, NBEren 17 GJHetan oinarritua, eta gizarte kohesionatuagoa sortzen laguntzen duten jarduera-eremuak biltzen dituena, hala nola genero-berdintasuna, gizarteratzea, elkartasuna eta ingurumena.

Urbilen gure inguruko erakundeekin lanean jarraitzen dugu espazio inklusiboak sortzeko, pertsona guztiek hainbat jardueratan parte hartzeko aukera berberak izan ditzaten, eta gizarte-kalteberatasuneko egoerak ikusarazten ditugu hainbat ekimenen bidez, kasu honetan, desgaitasuna duten pertsonekiko sentsibilitatea areagotzeko.

Zatoz eta bizi ezazu kirol egokituarekiko esperientzia!