Kirol egokituari buruzko "Prest gaude!" erakusketa
Urbilek Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak ekoitzitako "Prest gaude!" erakusketa hartuko du apirilaren 13tik maiatzaren 2ra. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa irabazi asmorik gabeko entitatea da eta bere helburu nagusia Gipuzkoan kirol eta jarduera fisiko egokitua eta inklusiboa sustatzea eta antolatzea da. Urbil behin baino gehiagotan aritu da lankidetzan federazioarekin.
Erakusketa merkataritza-guneko lehen solairuan dago ikusgai eta honen helburua kirola gizarte inklusiorako tresna gisa aurkeztea da. Federazioaren erronka desgaitasuna duten pertsona guztiei kirola egiteko aukera bermatzea da, bidean dauden oztopoak ikusaraziz eta ezabatuz.
Erakusketa eremu ezberdinetan banatzen da: Federazioaren sorrera eta egindako ibilbidea, eskaintzen diren programa eta zerbitzuak, desgaitasun ezberdinen azalpena, hizkuntza inklusiboa, emakumea eta kirola, kirol barrerei aurre egiteko dekalogoa… aniztasuna gizartea aberasten duen balioa da, denentzako erronka bat.
Urbil, Jatorria iraunkortasun-proiektuaren baitan, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin elkarlanean ari da beste behin ere, kirol egokitua ikusarazteko. Horrela, desberdintasunak ikusarazten ditugu, aukerak sortuz. Sustatu ditzagun bidezkoagoak eta solidarioagoak diren ereduak, kendu ditzagun oztopo fisiko eta mentalak, desgaitasuna duten pertsonek kirola egin dezaten.
Urbilek bere inguruko erakunde ezberdinekin elkarlanean jarraitzen du, gizarte-kalteberatasuneko egoerak ikusarazteko, kontzientziazio- eta babes eremuak sortuz. Ekintza berri bat Jatorria jasangarritasun-proiektuaren baitan, Nazio Batuek Garapen Jasangarrirako proposatutako 17 Helburuetan oinarritutakoa.