Kirol egokituaren jardunaldia eta futbol txapelketa
Uztailaren 6an eta 7an, osteguna eta ostirala hurrenez hurren, kirol egokituaren jardunaldi bat eta futbol txapelketa bat antolatu ditugu Urbilen, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin eta C.D. San Marcial Campusarekin batera.
Jarduera horiek gauzatu ahal izateko, 3x3 futbol-zelai bat jarriko dugu merkataritza-gunearen kanpoaldean dagoen alboko aparkalekuan. Urbiletik zuretzat prestatu ditugun jarduera guztiez gozatzera etortzera gonbidatzen zaitugu:
-
Uztailak 6 (osteguna), 17:00etatik 20:00etara: kirol egokituaren jardunaldia eta 3x3 futbol partidak.
-
Uztailak 7 (ostirala), 10:00etatik 13:00etara: C.D. San Marcial-en entrenamendua.
Jarraian, egun hauetan izango ditugun jarduera guztiak azalduko dizkizugu, ezer galdu ez dezazun.
Uztailak 6, osteguna: kirol egokituaren jardunaldia eta 3x3 futbol partidak
Uztailaren 6an, osteguna, Urbilen, sentsibilizazio-jardunaldi bat ospatuko dugu Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin batera, eta bertan, hainbat sentsibilizazio-jarduera egingo ditugu. Urbilera gurekin kirol egokituaren esperientzia bizitzera gerturatzera gonbidatzen zaitugu.
17:00etatik 20:00etara, Urbilek 3x3 futbol-zelai bat prestatuko du merkataritza-gunearen alboko aparkalekuan, haurrek, gazteek eta helduek hainbat jardueratan parte har dezaten. Sentsibilizazio-jardunaldi hau esperimentatu eta ondo pasatu nahi duten pertsona guztiei irekita egongo da, desgaitasuna izan edo ez.
17:00etan makuluekin egokitutako futbol-saioa hasiko da. Ordu eta ordu eta erdi artean iraungo du, eta bi federazioetako teknikariek zuzenduko dute. Jarduera Alicia Figueroa (Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko kirol teknikaria) eta Jorge Vertiz (entrenatzailea eta San Martzial kirol taldeko batzordeko kidea) zuzendari teknikoen pean garatuko da.
Era berean, jardunaldian zehar, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak beste kirol modalitate batzuk koordinatuko ditu, hala nola saskibaloia aulkian, itsuen zirkuitua, gurpil-aulkiko slalom-a edo desgaitasun desberdineko jolas kooperatiboak.
Desgaitasuna sentitzeko, esperientzia berriak bizitzeko eta bizikidetza eta gizarteratzea hobetzen lagunduko duten gizarte-aldaketa txikiak eragiteko, jolas egokitu desberdinak egingo dira, parte-hartzailea desgaitasun-egoera desberdinean jarriz.
Jardunaldi honetan kirolaren errealitatea desgaitasun-egoera batetik ezagutu ahal izango duzu. Desgaitasun-egoeran dauden pertsonen egunerokotasunari buruzko errealitate berriak bizi ahal izango ditugu, kirolari dagokionez, besteen azalean jartzeko eta desgaitasun-egoeran dauden pertsonen egunerokotasunaz sentsibilizatzeko.
Kirola eta jolas egokituak esperimentatzeko eta bestearen lekuan jartzeko, jolasaren plazerraz gozatzeko eta rol desberdinak izateko aukera ematen diguten tresnak dira, non esperientziek markatzen gaituzten eta toleranteagoak izaten erakusten diguten.
Uztailak 7, ostirala: C.D. San Marcial-en entrenamendua
Bestalde, C.D. San Marcial-eko kimuak Urbilera etorriko dira uztailaren 7an, goizeko 10:00etatik 13:00etara, klubeko begiraleek eta entrenatzaileek uneoro gainbegiratutako jarduera ludikoen, kirol anitzekoen eta gizarte- eta hezkuntza-arlokoen saioa egitera.
Jardunaldi hau ere merkataritza-gunearen kanpoaldean dagoen alboko aparkalekuan egokitutako futbol-zelaian garatuko da.
Urbil kirolarekin eta inklusioarekin
Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren eta C.D. San Marcial-en laguntzari esker, eta kirol jarduera bizimodu orekatua lortzeko oinarri gisa sustatzeko helburuarekin, Urbilek futbola eta inklusioa ekitaldi bakar batean batzen ditu, kirolak ematen dituen balioak nabarmenduz.
Urbilek Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin kolaboratzen du aurten ere, desgaitasuna duten pertsonek egunero bizi dituzten egoera eta esperientzien inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin.
Origen-Jatorria jasangarritasun-proiektuaren baitan kokatutako ekintza berri bat da, NBEren 17 GJHetan oinarritua, eta gizarte kohesionatuagoa sortzen laguntzen duten jarduera-eremuak biltzen dituena, hala nola genero-berdintasuna, gizarteratzea, elkartasuna eta ingurumena.
Urbilen gure inguruko erakundeekin lanean jarraitzen dugu espazio inklusiboak sortzeko, pertsona guztiek hainbat jardueratan parte hartzeko aukera berberak izan ditzaten, eta gizarte-kalteberatasuneko egoerak ikusarazten ditugu hainbat ekimenen bidez, kasu honetan, desgaitasuna duten pertsonekiko sentsibilitatea areagotzeko.
Zatoz eta bizi ezazu kirol egokituarekiko esperientzia!