Kafe-kapsulen birziklapena

Kafe-kapsulen birziklapena
Jatorria-ren helburuak
Klimaren aldeko ekintza
Helburuak lortzeko aliantzak
2023/03/10 - 11:00

2020 urtearen erdialdean, Urbilen kafe-kapsulak biltzeko zerbitzu bat ezarri genuen, ondoren birziklatzeko, Kafea proiektua, Ekogras eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzaren eskutik.

 

Hondakinak birziklatzeko edukiontzia

2022an, bisitarien birziklapena erraztu eta sustatzeko asmoz, Urbilen garbigune berri bat gaitu genuen, -1 solairuan, merkataritza-gunearen lurpeko sarbidean, hipermerkatuaren guneko arrapala mekanikoaren azpian.

Hondakinak birziklatzeko edukiontzi bat, inguruko hainbat erakunderekin elkarlanean martxan jarria, eta 6 bloke dituena, non honako hondakin hauek utzi daitezkeen: olioa, kafe-kapsulak, pilak, plastikozko tapoiak, tinta- eta toner-kartutxoak eta arropa.

 

Kafe-kapsulen bilketa

Kafe-kapsulak (aluminiozkoak eta plastikozkoak) hondakinak birziklatzeko gure edukiontzian biltzeaz Kafea arduratzen da, eta, gainera, bigarren bizitza ematen die bildutako kafe-kapsulei. Kafe-kapsulen eta -hondarren birziklapenetik lortutako materialarekin, ekodiseinuko produktuak egiten ditu Kafeak, eta produktu horiek %100 birziklagarriak dira. Kafe-hondarrekin, adibidez, laborantzako kit-ak sortzen dira, eta kapsulen ontziekin, edukiontzi txikiak sortzen dira, kafe-kapsulak etxean gorde ahal izateko. Baina loreontziak, edukiontziak, birziklatzeko ontziak eta abar ere sortzen dira.

Urbilen kafe-kapsulen bilketa fruituak ematen ari da: 2020. urtearen erdialdean kafe-kapsulak biltzeko zerbitzua ezarri genuenetik, ondoren birziklatzeko, Urbilen 563.780 kafe-kapsula (8.054kg) bildu ditugu jada, bigarren bizitza bat emateko.

 

Kafea proiektuaren perrexilaren laborantzako 3 kit-en zozketa

Hau ospatzeko, martxoaren 15etik 22ra, gure sare sozialetan, perrexilaren laborantzako 3 kit zozkatuko ditugu, Kafea proiektuari esker elkarrekin birziklatu ditugun kafe-kapsulen material birziklatuarekin eginak.

 

Urbil ingurumenarekin

Kafearen ekimena, zalantzarik gabe, ingurumen-irtenbide bat da gure planetan egunero eta modu masiboan kontsumitzen den produktu batentzat. Horrela, Urbilek bere ingurune hurbileneko hainbat erakunderekin duen konpromiso-lanarekin jarraitzen du, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarritutako Jatorria jasangarritasun-proiektuaren bidez, non ardatz nagusienetako bat ingurumena zaintzea den.

Jarrai dezagun elkarrekin birziklatzen. Eskerrik asko ingurumena zaintzen laguntzeagatik!