Gune solidarioa Urbilen: GKE eta elkarteentzako

Gune solidarioa Urbilen: GKE eta elkarteentzako
Jatorria-ren helburuak
Pobreziaren amaiera
Gosea zero
Desberdintasunak murriztea
2022/11/14 - 10:00

Urbil merkataritza-guneak beti utzi die leku bat bere instalazioetan beren lana ezagutzera eman nahi duten irabazi asmorik gabeko tokiko elkarteei. Urbilek urteak daramatza hainbat arrazoi sozial desberdin babesten zentroan espazioa utziz elkarte ezberdinei.  

Bere Gune Solidarioa da, Urbilek GKEen eta irabazi asmorik gabeko elkarteen eskura jartzen duen gunea. Hainbat kolektibo eta erakunderen irabazi-asmorik gabeko proiektuak eta kanpainak sustatzeko eta zabaltzeko eginkizuna duen lekua. Erakusleiho bat GKEentzat, elkarteentzat eta kausa solidarioren batekin konprometituta dagoen ororentzat.

Urtean zehar, Urbilek hainbat kolektibori eta irabazi-asmorik gabeko entitateri, GKEei, elkarteei eta kausa solidario ezberdinei laguntzen die modu ezberdinetan, eta modu horietako bat bere galerian espazioa lagatzea da. Horrela, erakundeek beren lana erakutsi ahal diete merkataritza-guneko bisitariei, erosotasun guztiekin.

Ekimen honen bidez, hainbat elkarteri lagundu nahi zaie, haien lana pertsona gehiagorengana irits dadin, merkataritza-guneko galerian ikusgarritasun eta trafiko handiagoko puntuetan kokatuta.

2022 honetan Urbileko Gune Solidarioan honako erakunde hauek egon dira: Save The Children, Unicef, Médicos Sin Fronteras, Asgicer, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan, Elikagaien Bankua, Gurutze Gorria, "Mi Dulce Guerrero" diabetesaren elkartea...