Eskrima egokituaren jardunaldia

Eskrima egokituaren jardunaldia
Jatorria-ren helburuak
Osasuna eta ongizatea
Kalitatezko hezkuntza
Desberdintasunak murriztea
Helburuak lortzeko aliantzak
2023/10/21 - 18:00

Urriaren 21ean, larunbata, arratsaldeko 18:00etan, kirol egokituaren esperientzia bizitzera gonbidatzen zaitugu.

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin lankidetzan, eskrima egokituaren jardunaldi bat antolatu dugu. Bertan, hainbat kirolariren erakustaldiaz gain, hurbiltzen den orok eskrima gurpil-aulkian probatu ahal izango du.

Jardunaldia 18:00etatik 20:00etara izango da, merkataritza-guneko elkargunean, eta esperimentatu eta ondo pasa nahi duten pertsona guztiei irekita egongo da, desgaitasuna duten pertsonak izan edo ez (haurrak, gazteak, helduak eta adinekoak).

Urbiletik jardunaldi honetaz gozatzera etortzera gonbidatzen zaitugu. Jarraian, programa zehaztuko dugu:

 

18:00-18:30: eskrima gurpil-aulkian erakustaldia, hainbat kirolarirekin

Ekitaldia 18:00etan hasiko da, eskrima gurpil-aulkian erakustaldi batekin. Bertan, Álex Prior, Manuel Quesada eta Ainhoa Eizaguirre kirolariek parte hartuko dute.

Aipatzekoa da Álex Prior Espainiako txapelduna dela banaka eta taldeka Sablean, eta medailaduna Florete eta Espadan. Bestalde, Manuel Quesada eta Ainhoa Eizaguirre Espainiako txapeldunak dira taldeka Sablean.

 

18:30-20:00: jendeak parte hartzeko aukera

Erakustaldiaren ondoren, 18:30etik 20:00etara, bertaratu direnei parte hartzera gonbidatuko diegu. Horrela, ikusleen artean dauden haur, gazte eta helduek, eskrima gurpil-aulkian probatu ahal izango dute.

Sentsibilizazio-jardunaldi honetan, kirolaren errealitatea desgaitasun-egoera batetik ezagutuko dugu, eta besteen lekuan jartzen ikasiko dugu.

 

Urbil kirolarekin eta inklusioarekin

Urbil beti egon da bere ingurunearekin konprometituta, euskararekin, kulturarekin eta kirolarekin, baita gizarte kohesionatuagoa sortzen laguntzen duten jarduera-eremuekin ere, hala nola genero-berdintasuna, inklusioa, elkartasuna eta ingurumena. 

Urbilek beste behin ere Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin kolaboratu du, desgaitasuna duten pertsonek kirolean duten egoeraz sentsibilizatzeko eta kirol egokitua ikusarazteko asmoz.

Lankidetza honi esker, Urbilek ekitaldi bakarrean batzen ditu kirola eta inklusioa, eta ekintza berri bat batzen du Konpromiso Urbil Proiektura, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarrituta dagoena. Oraingo honetan, desberdintasunak murrizteko eta pertsonen ongizatea sustatzeko helburuarekin.

Horrela, Urbilen gure inguruko erakundeekin lanean jarraitzen dugu espazio inklusiboak sortzeko, pertsona guztiek hainbat jardueratan parte hartzeko aukera berberak izan ditzaten, eta gizarte-kalteberatasuneko egoerak ikusarazten ditugu hainbat ekimenen bidez, kasu honetan, desgaitasuna duten pertsonekiko sentsibilitatea areagotzeko.

 

Zatoz eta bizi ezazu kirol egokituaren esperientzia!