Upcycling Urbilen. Arropa edukiontzia Donostian

Upcycling Urbilen. Arropa edukiontzia Donostian
Jatorria-ren helburuak
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Klimaren aldeko ekintza
Helburuak lortzeko aliantzak
2022/09/07 - 12:00

Urbilen ekimen berri bat jarri dugu martxan gure Jatorria jasangarritasun-proiektuaren baitan: erabilitako arroparen bilketa. UPCYCLING proiektua da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak sustatua eta Urbilera bigarren urtez jarraian heldu dena, Gipuzkoan moda jasangarriaren tokiko fabrikazioa sustatzeko helburuarekin. Erabilitako arropa jasotzeko lekuak bilatzen ari bazara Donostian, oso gertu, Urbilen, erabilitako arropa utzi ahal izango duzu gure Upcycling arropa edukiontzian eta gu gainerakoaz arduratuko gara gero birziklatzeko. 

 

Arropa edukiontzia Donostian

Bigarren urtez jarraian, Urbileko aisialdi eta jatetxeetako goiko solairuan Upcycling arropa birziklagarriaren edukiontzia jarri dugu. Bertan, bisitariek jada erabiltzen ez duten arropa edo ehun-materiala utzi ahal izango dute irailaren 7tik urriaren 7ra bitartean, ondoren birziklatu eta berrerabiltzeko. Horrela, bigarren bizitza bat emango zaie jantzi eta ehun horiei.

Edukiontzitik bildutako arropa eta ehun-materialekin, AEG Ikastetxeko moda-zikloko ikasleek balio handiagoko diseinu berriak egingo dituzte, eta ondoren, 2022ko azken herenean, Donostiako moda jasangarriaren desfilean aurkeztuko dira. 

 

Upcycling proiektua Urbilen

Upcycling proiektua, Gipuzkoan moda jasangarria sustatzera bideratua dagoena, Urbilera itzuli da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak sustatutako eta AEG prestakuntza-zentroaren eta Urbil merkataritza-gunearen laguntza duen ekimen jasangarri honen bidez, erabilitako arropa eta ehunezko materialak bildu nahi dira, ondoren ehun horiek berrerabil daitezkeen moda-jantzi bihurtzeko, horrela bigarren bizitza bat emanez.

Upcycling-a birziklatzen dena baino balio handiagoko produktu bat lortzean datza. Kasu honetan, jantziak edo ehunezko materialak, berrerabili daitezkeen arropa berri eta modako jantzi batean bihurtzen dira diseinatzaileen lanari esker.

Bildutako materialekin, AEG Ikastetxeko moda-zikloko ikasleek diseinu berriak egingo dituzte, herritarrek "Upcycling" edukiontzian egindako ehun-ekarpenak baino kalitate handiagokoak, eta ondoren, 2022ko azken herenean Donostian egingo den moda jasangarriaren urteroko desfilean aurkeztuko dira.

Proiektuaren helburua hondakinak lehengai bihurtzearen sustapena, tokiko fabrikazioa bultzatzea eta Gipuzkoako moda iraunkorraren industriaren potentziala balioestea da. Moda iraunkorra, ekonomia berdea garatzeko eta tokiko emplegua sortzeko aukera bat da. 

 

Urbilek ekonomia zirkularraren aldeko apustua egiten du

2021ean ekimenak izandako arrakastaren ondoren, Urbilek konpromisoa hartu du aurten ere Upcycling bezalako proiektuetan balioa emateko, ekonomia zirkularraren aldeko apustua eginez eta eskualdean moda jasangarria sustatuz. Iraunkortasuna, berrikuntza eta gure ingurunea inplikatzea sustatzen duten kanpainetan parte hartzea Urbilen DNAren parte da.

Ekimen berri honekin, Urbilek bere inguruko erakundeekin lan egiten jarratizen du kudeaketa arduratsu eta jasangarrian, eta kasu honetan, ekonomia zirkularrarekin elkarlanean ari da, bere Origen-Jatorria jasangarritasun-proiektuaren barruan, Nazio Batuen Garapen Jasangarriko 17 Helburuetan (GJH) oinarritua dagoena.